Distraitzeko gaiak

4 HERRI HARATAGO
Inoiz gertatuko zitzaizuen. Autoz nonbaitera joan, eta kopilotuarekin solasaldi ederrean ari zarenez, helmugako irteera oharkabean pasatu, eta hainbat kilometro aurrerago okerraz ohartu. Bada, halako zerbait gertatu zitzaien Northwest Airlines hegazkin konpainiako bi piloturi. San Diego eta Minessota arteko ( AEB ) bidaia egin behar zuten, baina Minessotan lurreratzea

One thought on “Distraitzeko gaiak

  1. txantrea

    Pilotuenaz denaz bezainbatean honatx emandako elkarrizketa gaiei legozkiekeen erantzun batzuk:
    – Nola da posible herri lanen aurrekontua X izatea hasieran eta X x 9 bukaeran? Egia erran ez zakiat baina Errotxapeako eraikin berri gehienak egin zituztenen herrikideak dituk orain Txantrean konponketa gehienak egiten ari direnak, haiei galde egin beharko hieke.
    – Zertarako behar dugu lastertasun zirkuitu bat Los Arcosen (Nafarroa)? Urantzia Arkuetako udaletxean Mendabiar baten sekulako koadroa zagok. Historia ikastaro oso bat emateko balioko lukeen koadroa. Egileak irudi paregabe haren prezioa borrokatu behar izan zian hondar pezetaraino. Egun egin gura duten zirkuitu horretan, aitzitik, orok sartu dik bere eskua. Betikoak dirua, bertako hitz bat erabiltzeagatik,

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude