Hilabetea: urtarrila 2010

Azanza: “Nire aitaren etxea defendituko dut”

Eta, uneren batean, dimisioa ematea pentsatu duzu?

Ez, ez. Asko dago egiteko euskararen alde, eta gutako bakoitzak lan egin behar du dagoen tokian. Gabriel Arestik dioen bezala, Nire aitaren etxea defendituko dut.

[Xabier Azanza, Euskarabideko zuzendari-kudeatzailea, Diario de Noticiasen egin dioten elkarrizketa batean -jatorrizkoa gaztelaniaz dago-.]

Baina zein da zehazki Azanzak defenditu nahi duen etxe hori?

Badaezpada ere, gogora dezagun Arestiren olerki osoa:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreriaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errentak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

Azanzak Arestiren olerkia bere egin duenez, ulertu behar dugu argi adierazi nahi izan duela jo eta ke eutsiko diola, Jabatoren gisan, bere karguari, Nafarroako euskalgintzaren kritikak eta dimisio eskaerak gorabehera. Behin poetak aipatzen hasita, Cristiano Ronaldo baloi trobalariaren purrustadetako bat aipatzen ahal zuen Azanzak:

“Izugarri atsegin dut ikusleek ni oihuka erasotzea, gustatzen zait haien begietan gorrotoa ikustea eta haien irainak entzutea”.

Continue Reading

35.000

Berripaper honetan eta hor barna irakurri dugu Roberto Sanz Iru

Continue Reading

Zenbakiyak

36, 37, 38
Nonbait, ezin zuten astelehena arte itxaron. Oporrak, badakizue. Hala, Nafarroako Gobernuak abenduaren 30eko goizean eman zituen 2009 urtean Nafarroan zirkulazio istripuetan hildakoen datuak. Eta halako titularra atera zitzaien:

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer