Hilabetea: iraila 2010

Honek halaxe erran du eta halaxe izanen da

“ELAk eta LABek lan erreforma babesten dute”

Jose Maria Molinero, CCOO sindikatuko idazkari nagusia Nafarroan, gaur irrati batean eginiko adierazpen batzuetan.

Continue Reading

Boltxebike ala mentxebike

BARNEAN ALA KANPOAN?
Duela astebeteko albistea da, baina barkatuko didazue atzerapena (hilabeteak daramatzat blogean isilik, eta errodajea falta zait)… Hor nonbait irakurriko zenuten, Londresko Jasokunde Amabirjinaren eta San Gregorioren parrokian homosexualei propio zuzenduriko mezak egiten dituztela. Gainera dezagun, eliza hori katolikoa dela, eta ez anglikanoa, eta Vatikanok oniritzia eman ziola ekimenari, meza horiek gay eta lesbianen aldeko aldarrikapenen plataforma ez izatea baldintza jarrita.

Albistearen ingurukoak arakatzen ari nintzela, www.cristianosgays.com webgunera ailegatu naiz. Eta betiko zalantza sortu zait: gustatzen ez zaizun gauza bat aldatu nahi duzularik -kasu honetan, Eliza katolikoak homosexualekiko duen jarrera-, zer da hobea: zerbait hori sostengatzen duen tokitik alde egitea eta bertze zer edo zer sortzea, ala barruan gelditzea eta barrutik aldatzen saiatzea? Iraultza ala erreforma? Boltxebike ala mentxebike?

ETA AITZINEKO GUZTIA HURRENGOA ERRATEKO
Yolanda Barcinari bertze sari bat emanen diote bihar, Mugikortasun Iraunkorraren saria, Garraiobide Osasungarrien Elkarteak emana. Berez, Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer