Hilabetea: urria 2010

Mamu ilehoria

TOKI GUZTIETAN BADIRA BABOAK, BAITA ITALIAN ERE
Luiggi Bobbio du izena gure gaurko baboetako batek. Napoli probintziako Castellammare di Stabia herriko alkatea da. Kostaldean dago herria. Eta hara non Bobbiori bururatu zaion minigona motzak debekatzea. Halako alkateek ohi dutenez, ordenantza baten bidez egin nahi du hori [gaur zuen Udalak hori erabakitzeko eguna].

Araudiaren arabera, 25 eta 500 euro arteko isunak ezartzen ahal dizkiete

Continue Reading

Izarren hautsa

Haurren zaintza partekatuaren inguruko erreportaje sakona eta guztiz gomendagarria argitaratu zuen berripaper honek atzoko Igandea gehigarrian. Eta, horretan, [arreta ergelkerietan jartzen dugunok] bitxikeria polita ikusi genuen. Erreportajean, elkarren ondoan agertzen ziren bi adierazpen hauek:

“Feministok argi daukagu haurren zaintza partekatua astakeria dela”
Lidia Falcon, abokatu eta idazle feminista

“Feminista naiz, eta zaintza partekatuaren aldekoa, baldintza egokiak badira”
Tere Saez, Andrea-ko kidea

Gizarte eta politika mugimendu guztietan gertatzen da. Guztietan, mugimendu irekiak zein itxiak izan, izaten dira iritzi kontrajarriak. Eta guztietan izan ohi dira mugimendu osoaren izenean hitz egiten direnak.

Tira, denetarik egon behar du munduan. Horren adibide, atzoko berripaper honen azken orriko elkarrizketan irakurri genuena. Rafa Larreina, Eusko Alkartasuna alderdi abertzale eta sozialdemokratako agintaria, eta Opus Deiko numerarioa. Haren ustez, “politikan edo gizartean Opus Deik ez dauka inolako ideiarik, norberak dituenak baino ez”. Eta abortuaren edo izatezko bikoteen inguruan galdetuta, Frantziako alderdi sozialistaren jardunetan aterpe bilatzen du. Denetarik.

IZARREN GERRAK
Star Wars sagaren zaleen eskalan, zale amorratu moderatua nauzue [halakorik existitzen bada, bederen]. Horregatik, edozein aukera baliatzen dut film horiek gogora ekartzeko, aitzakiarik merkeena erabiliagatik ere. Oraingoan, saga hartan Leia printzesaren rola jokatu zuen Carrie Fisher aktorea albiste da berriz. Gaur berean onartu baitu drogen menpean ibili izan dela urte luzez.

APP Australiako albiste agentziari onartu dio 1980. urtean, The empire strikes back film gogoangarria filmatzen ari zirela [sagaren filmik onena, askoren iritziz], kokaina kontsumitzen hasi zela,

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer