Hilabetea: azaroa 2010

‘Bertze’-z eta bertzeez

Facebook-eko horman, lagun batek

Continue Reading

Hara!

BITXIKERIAK TELETIPOETAN
Iragan astean, geure harridura agertu genuen Nestor Kirchner Argentinako lehendakari ohiaren heriotzari buruzko teletipo batean

Continue Reading

Sudurmotzak

[gaurkoan, Juan Kruz Lakastaren Serio demonioko testu konparaezinei omenaldia eginez, porrusalda eskainiko dugu; hau da, orain datozen albisteen artean batere loturarik aurkitu ez dugunez, bata bertzearen atzetik paratuko ditugu; eta kito]

GURE ATZETIK
Balidurike Europa Estatu Batuen gibeletik dagoela beti, edozein gauzatan, edozein esparrutan. Bada ez. Zerbaitetan haien aitzinetik goaz: guk duela bi asteburu aldatu genuen ordua; eta haiek asteburu honetan!!!

SUDURMOTZAK
Myanmarreko ipar-ekialdean, Kachin estatuan, duela ez asko, bertze tximino espezie bat aurkitu dute zientzialariek: Rhinopithecus stryken. Ikerketa finantzatu zuen fundazioko lehendakaria da Jon Stryker, eta horren omenez jarri diote izena tximinoari. Hala ere, tximinoen itxura ikusita, omenaldi zintzoa ote den zalantzan jarriko dugu.

Tira, zientzialariek espezie hori aurkitu dutela diogu, baina bertakoek aspaldi ezagutzen zuten. Baita ehizatu (eta jan) ere, eta aunitzez izen politago batekin izendatzen dute: mey nwoah. Ez galdetu nola ahoskatzen den, baina zera erran omen nahi du: aurpegia gorantz buelta emanda duen tximinoa.

Erran bezala, aspalditik ehizatzen dituzte. Baina bakarrik euria egiten duen egunetan. Eta hori zergatik? Bada, tximino hauen zoritxarrerako, sudur zuloak gorantz jarrita dituzte, eta, euria egiten duelarik, zuloetatik sartzen zaizkie euri tantak eta doministikuka hasten dira, eta haien ohiko isiltasuna hausten dute. Eta, horrela, ehiztariek badakite non dauden.

Bukatzeko, erran dezagun zientzialariek ikusi zuten tximino mota honetako ale bakarra bertakoek ehizatu eta jan zutela. Ohi dutenez.

[Irudia ez da benetako argazkia, Photoshopeko muntai bat baizik]

OTARRAINEN ALDE
Vienako Administrazio Gorteak (guk jasaten dugun Auzitegi Goren moduko bat) animalien eskubideen aldeko bertze urrats bat egin. Izan ere, supermerkatu kate bat eta haren langile bat zigortu ditu otarrainei merezi zuten tratua ez emateagatik. Epaiaren arabera, supermerkatuko akuarioan

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer