Hilabetea: urtarrila 2011

Hiruko fikzioa

Sarerik gabeko jauzi hirukoitza eginen dugu gaurkoan, egunkarietako gehigarriek duten espazio-denborazko desorekaren ajeak jota. Erran nahi baita, eta barrokismoak alde batera utzita, eta inor despista ez dadin, gal ez dadin, edota argitasunaren bideko arrastoak gal ez ditzan, argi eta garbi azaldu eta esplikatu behar dut irakurriko dituzun hurbilen hiru paragrafoak duela bederatzi egun idatzi nituela. Atera kontuak.

Aspaldiko arrakastarik handiena izan du grebak Nafarroa osoan. Foru Erkidegoan gehiengoa osatzen ez duten euskal sindikatuek deituriko greba benetan orokorra izan da, orain bai, UGT eta CCOO sindikatuen azken uneko sostenguari esker. Gogoratzekoa denez, herenegun, Espainiako Gobernuaren, enpresaburuen eta bi sindikatu horien arteko negoziazioak erabat eten ziren. Erretiratzeko adinaren inguruko akordioa lortu ezinik, eta Espainiaren ekonomia erreskatatzeko plana ia martxan jartzear zirela, Zapateroren gobernuak erabaki zuen erretiro adina bizi itxaropenaren adina baino 10 urte lehenago paratzea, hau da, 71 urtean. UGT eta CCOO haserre bizian jaiki ziren mahaitik, adin hori baztertzailea zela argudiatuta -gizonezkoek 78 urteko itxaropena eta emakumezkoek 84koa dutela jakinik-. Gauzak horrela, bi egunetan, bere makinaria osoa martxan jarri eta atzoko greba inoizko arrakastatsuena izatea lortu zuten, Espainian bezala, baita Nafarroan ere.

Grebarik izan zen? Sindikatu deitzaileetako ordezkari askok eta askok ere ez zuten atzo lan-uzterik egin. Sakanako, Leitzako, Bortzirietako eta Iru

Continue Reading

Betierekoak

BETIEREKOAK
1) Ernst Shackleton esploratzaile irlandarrak, Hego Polora ailegatzen zen lehenbiziko gizakia izaten saiatu zenak (eta lortu ez zuenak), whisky botila batzuk galdu zituen XX. mendearen hasieran Antartikara eginiko bere bidaietako batean.

2006an, Zeelanda Berriko arkeologo batzuek whisky botila hoietako 11 aurkitu zituzten, izotzean sartuta. Botila horietako likidoa aztertuta, ondorioztatu zuten barneko whiskya 1896an edo 1897an destilatu zutela, eta oraindik oso egoera onean zegoela.

Orain, botila horiek Eskoziara bidali dituzte, White & Mackay enpresara, whiskyaren edukia aztertzeko eta nahasmena kopiatzen saiatzeko (ez baitago whisky horren errezeta originalaren arrastorik). Aipaturiko enpresa horrek Mackinlay markako whiskya merkaturatzen du, Shackleton esploratzailearen gustukoena omen zena.

2) Kalifornian, Death Valley eta Saline Valley basamortuetako gatzagetan sartuta, duela 34.000 urteko bakterioak aurkitu ditute. Bizirik! AEBetako Geologia Elkarteak bere aldizkarian argitaratu duenez, bakterio horiek bizirik daude, bai baina 34.000 urte horietan ez dute batere energiarik xahutu ez mugitzen, ezta ugaltzen ere. Egonean. 34.000 urtez.

3) Hugo Chavez Venezuelako lehendakariak aurrekoan erran zuen gustatuko litzaiokeela bere ordezkoa emakume bat izatea. Ongi. Baina, era berean, Chavezek adierazi zuen espero duela bertze bizpahiru legealdiz egotea lehendakaritzan. 2013an bukatuko du oraingo agintaldia. Eta Venezuelako lehendakarien agintaldiek sei urte irauten dituzte. 1999tik dago karguan. [Halakoak salfumanarekin baino ez direla ateratzen erran ohi du gure amak].

IMANOL BONBOARENA
Manuel Caceresek, Manolo el del Bombok, Espainiako selekzioaren partidetako matraka-emaile ofizialak badu ostatu bat Valentzian, Valentzia futbol taldearen Mestalla futbol zelaiaren ondoan. Tu museo deportivo (Zure kirol museoa) du izena.

Manolok 21 urte daramatza taberna horrekin, baina badirudi hemendik gutxira taberna itxi behar izanen duela. Bi legek egin ei dute bere kontra. Valentziako 2009ko araudi batek debekatu egiten du telebistak kalera begira jartzea, eta, dirudienez, Manoloren tabernak horretarako joera handia zuen, eta jendetza pilatzen zen Valentziaren partiden aitzinetik. Ixtera behartuko duen bertze legea Tabakoaren Aurkako Legea da. Baina Manolok ez du argitu zertan eragin dion horrek.

Manolok adierazi du taberna ireki zuela

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer