Hilabetea: otsaila 2011

Ezker-eskuin

Nafarroan eskela gehien saltzen duen egunkariak islatzen duen errealitatean bizi ez direnen esparru politikoan -abertzaleen artean, alegia-, zimikoak, zaplastekoak eta ostiko hegalariak alde batetik bertzera ibili dira azken hilabeteetan, goitik behera eta ezker eskuin, Beratik Cortesera eta Zangozatik Ziordira.

Ez galdetu, mesedez, zertan den aulkien jokoa orain. Lerrook idatzi ditugunetik argia ikusi duten arte ordu batzuk-batzuk igaro direnez, baliteke alderdi abertzaleen letra zopa oraindik ere handiagoa izatea.

Nolanahi dela ere, ika-mika honetan guztian gauza interesgarri anitz izan da. Nik -aitor dut, bakoitzak bere fetixak dituelako- batez ere jakin nahi nuen zer gertatzen zen Iru

Continue Reading

Elkartasuna, demokrazia eta bertze hainbat kontu zikin

EGUNEKO ALBISTEA
Barkatuko digute bakegintzan indar guztiak jarriak dituztenak, baina, ez, eguneko albistea ez da ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpena. Eta barka diezagutela, era berean, Futbol amerikarreko zaleek (bada halakorik gurean?) Christina Aguilerak AEBetako ereserkia kantatzerakoan izan duen huts egitea ere ez baita eguneko albisterik behinena.

Kamioilariarena, horixe bai albistea! Le Parisien egunkariak gaur argitaratu duenez, loterian 10 milioi euro irabazi zituen gizonak, hara non, berak lan egiten zuen garraio enpresa erosi du, enpresak behea jo baino lehen.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer