Hilabetea: apirila 2011

Aritmetika ezinezkoa

UPN (20), PSN (12), NaBai (11), PP (3), Ezkerra (3), CDN (1). Yolanda Barcinak primeran eginen duela, eta, beraz, Nafarroan denak berdin segitzea nahi duen boto-emaile erregionalistak ez du benetan nahi eskuineko alderdiek gehiengoa osatzea. Hala, zerrendak baliogabetzeko mikroskopioa erabilita, UPNk gobernua osatzeko PSNren laguntza nahitaezkoa izatea nahi du.

UPN (20), PSN (13), NaBai (6), Bildu (4), PP (3), Ezkerra (3), CDN (1). Roberto Jimenezen gorbatadunek primeran egin dutela, eta, beraz, Nafarroan denak berdin segitzea nahi duen boto-emaile sozialistak ez du lupa bikoitza erabiltzea nahi. Bildu aurkeztea nahi du. Aitzakia behar baitu, ezkerreko indarrekin gobernua ez osatzeko, eta bai ordea UPNrekin.

UPN (18), PSN (11), NaBai (8), Bildu (5), PP (4), Ezkerra (3), CDN (1). Moisesek Sinai mendian nola, Patxi Zabaletak Aralarren hamar aginduak jaso zituela uste duen nabaizale amorratua sinetsita dago abertzaleek, bananduta joanik ere, inoizko emaitzarik onenak lortuko dituztela, eta, NaBaik boto ugari galdu arren, PSN kinka larrian jarriko dutela.

UPN (19), PSN (10), Bildu (7), NaBai (6), PP (4), Ezkerra (3), CDN (1). AHTaren kontrako manifestazio batean sekula ikusi ez duen Eusko Alkartasuneko jendea orain benetan ezkerrekoa dela sinetsi nahi duen ezker abertzaleko betiko militanteak bi desio ditu hauteskundeetarako: ezker abertzalea eskubide osoz aurkeztu ahal izatea, eta NaBai haien atzetik gelditzea.

UPN (18), PSN (11), NaBai (10), PP (7), Ezkerra (3), CDN (1). Nafarroako Parlamentuan indarrez sartuko dela uste du popularrak, Nafarroa Espainia dela sinetsita. Beraz, munduan diren lupa guztiak erabilita, ez zaio axola NaBai ez bertze alderdi guztiekin gobernua osatzea.

UPN (19), PSN (11), NaBai (6), Bildu (6), Ezkerra (4), PP (3), CDN (1). Nortasunen polarizazioan ez erortzeagatik geroz eta indar gutxiago zuten ezkerreko bi alderdi batzeak emaitza paregabea ekarriko duela uste du Milagros Rubiosengan sinesten duenak. Mirariekin segituz, ezkerreko indarrak gobernuan elkartzeko aukera badagoela uste du.

UPN (20), PSN (11), NaBai (11), PP (5), Ezkerra (3). Juan Cruz Alli eta bere oinordekoen jarraitzaile amorratuak ez du ozen erranen, baina pentsatzen du CDNk ez duela aulki bakar bat ere erdietsiko, eta horregatik hain zuzen ez dutela etxeetara hauteskunde propagandarik bidali, alderdia desegitean behar izanen duten dirua ez xahutzeagatik.

OHARRA: goiko zenbaki segida horiek guztiek ez dute batere oinarri zientifikorik (egunkarietan argitaratzen dituzten inkesta anitzen gisara, bide batez erranda).

[Nafarroako Hitza-n argitaraturiko artikulua, 2011ko apirilaren 24an]

Nafarroako Parlamenturako 2007ko hauteskundeetatik sorturiko aulki banaketa.

Continue Reading

Sarriegitan

Joseba Sarrionandia. Idazlea. Gaiztoa, antza. Madarikatua, dirudienez. Izendaezina, oraindik. Ia 27 urte joan dira Sarrionandiak Martuteneko kartzelatik alde egin zuela. Baina haren izena ahanzturaren burdinen gibelean nahi lukete batzuek oraindik. Ezta aipatu ere. Alegia, bertze behin ere, zentsura txiki bat pairatu dugu Sarrionandia dela eta.

Kontua da hurbilen ortziralean XII. Irakurketa Publikoa eginen dugula Iru

Continue Reading

Mundu hobe baterako lau esperantza zantzu

AUTOA EROSTEKOTAN BAZAUDETE

Continue Reading

Gauzetkiareb

Gauzetkiareb. izond. eta iz (gauzetquiareb 2000; 2006). Batez ere Naf. Ulertezina, ezin ulertuzkoa, konprenitzerik ez dagoena. Ik. Ulergaitz. Honelako hizketa gauzetkiarebak. Eta bizitza hau bertzerik ez badago, dena da taxugabeko, dena ilun eta gauzetkiareba.

Gauzetkiareb. ELA sindikatuak salatu duenez, 2009. urtean, Osasunbideko 9.826 langileen %43,8k behin-behineko kontratua zuen. Administrazio publikoa izan beharko litzateke kontratazio baldintza onenak ezartzen dituena, baina, kasu honetan, Osasunbideko behin-behinekotasun tasak gutxigatik ez du bikoizten Nafarroako lan merkatu orokorraren tasa (%23,3).

Gauzetkiareb. Nafarroako osasungintzan gastatzen duten duten dirua (BPGren %5,3) ez da ailegatzen OCDEko herrien batez bertzekora (%6,5), Osasunbideko diru partidak gutxitu dituzte, osasun etxeen larunbateko zerbitzuak murriztu dituzte, ez dituzte langileen bajak betetzen eta ez dituzte langile berriak kontratatzen

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer