Botoa salgai dut

Nork bere harrikadak ditu. Eta neurea -handiena, bederen-, euskaltzaletasuna da. Euskara biziki atsegin dut, euskaraz harro nago, euskara bizi dadin nahi dut, eta bla bla

6 thoughts on “Botoa salgai dut

  1. ados

    Erabaki egokia iruditzen zait. Alderdi bakoitzaren Euskararekiko jarrera argi geratzen da. Diru eta botere handiena duen euskal alderdia bakarrik egunkaria ixten dutenean mugitzen da.

     
    Reply
  2. Juan

    Berria al da euskarazko hedabide bakarra? Zuk ez al duzu Euskalerria irratia entzuten? Nabaik euskarazko hainbat hedabidetan jarri ditu iragarkiak. Bestalde, Nafarroan Aralar bozkatzea Nabai bozkatzea da. Asier, uste dut zuk zure bozka aldez aurretik erabakita zunuela, iruzurrik ez egin.

     
    Reply
  3. Anonimoa

    Juan estimatua, Euskalerria Irratiko ohiko kolaboratzailea nauzu, eta, beraz, badakit bai hedabide horretan zer egosten den eta zer entzuten den. Baina nire hedabide kutuna egunkaria da [badakizu, gustuak koloreen gisakoak dira, askotarikoak], eta horretan paratu dut arreta, eta botoa emateko irizpidea [bertze zerbaitetan jartzen ahal nuen; baina aizu, azkenean beti irizpide bat gailentzen da, eta nire kasuan hori izan da].

    Bertzetik, barkatuko didazu blog honetara hain gauza pertsonalak ekarri izana [norberaren botoa oso gauza pertsonala dela uste baitut], eta neure buruari buruzko informazio gehiago ez ematea. Baina ezagutuko baninduzu, jakinen zenuke botoa ez nuela inondik inora erabakita [nire inguruko jende askori gertatzen zaion gisara]. Beraz, ez dut batere iruzurrik egin [ez dut horretarako beharrik]. Zintzo ari nintzen. Benetan.

     
    Reply
  4. Juan

    Euskalerria irratiko galdera erretorikoa zen. Jakina badakizula zer egosten den bertan! Hala ere argitu nahi dut nik ere uste dudala Nafarroa Baik Berrian iragarkiak paratu beharko lituzkeela, beste euskal hedabideetan egin duen moduan. Horretaz gain, barkamena eskatu nahi nizun: iruzurrarena soberan zegoen. Zure zintzotasuna ez dut inondik inora zalantzan jarri nahi.

     
    Reply
  5. Julen

    Diozunarengatik ematen du Bildu dela euskararekiko konpromezua duen alderdi bakarra, jakin badakigun arren aspaldi hor barnean dauden bat edo besteren ildo bereko politikariei esker euskara-lege paregabea ez zela aurrera atera. Hau da, konpromezua hedabideetan norbaitek daukan presentziarekin neurtzen da edo legeak bozkatzerakoan, aurkezterakoan, etc. hor dauden ala ez ikusita?
    Erreflexio hutsa da, ez dut ezer aurpegiratu nahi hori eman dezakeen arren.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude