Hilabetea: ekaina 2011

Gizartearen kontrol sozialaz

KUKURRUKU OILARRAK JO BEHAR DU
Eta, jotzekotan, behar denean, goizean goiz, eguzkia ateratzen delarik. Eta sen horri segika, Argentinako Bariloche hirian bizi den oilar batek bere inguruko bizilagun guztiak sutan ditu. Oilarra goizeko bortzetan hasten baita bere kukurrukuarekin, eta egun osoa ematen du kantuan. Oilarra kenarazteko eskatu diote haserretuek Udalari, baina oraindik ez du halako erabakirik hartu, hiriko arartekoaren erabakiaren zain baitago.

KONTROLIK EZA
Eraso terroristek eragindako beldurrak aireportuetako segurtasun neurriak zorroztu ditu, bidaiariak gogaitzeraino askotan. Moskuko Domodedovo aireportuan eraso suizida izan zuten urtarrilean, 40 hildako eragin zituena, eta, ordutik, segurtasun kontrolak are gehiago zorroztu zituzten.

Bada, aurreko egunean, 55 urteko emakume bat nazioarteko hegaldia egin behar zuen hegazkin batean sartu zen, billeterik eta pasaporterik gabe. Kontrol gune guztietatik pasatu omen zen, baina inork ez zuen gelditu, eta hegazkinean sartu zen. Eta beharrik bertze bidaiari baten eserlekuan eseri eta horri esker agerian gelditu zen. Iturri ofizialek, noski, erran duten emakume hori ez zegoela burutik sano. Zer erran behar zuten, ba?

GEHIEGIZKO KONTROLA
Aurrekoan, Aitaren Eguna ospatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan, eta, horren karietara, aitatasunaren inguruko gomendioak egin zituen Barack Obama lehendakariak. Bertzeak bertze, Obamak aholkatu zuen seme-alabei denbora gehiago eskaintzeko, baldintzarik gabeko maitasuna emateko eta haien bizitzaren parte izateko.

Continue Reading

Ez naiz iraultzailea

[“Ni”, “ni”, eta “ni”… Orain irakurriko duzun testu honetan “ni” gehiegi dagoela pentsatuko duzu beharbada. Barkatuko didazu baina nire barne sentimendu bat adierazi nahi izan dut, sentimendu hori zabalduta dagoela adierazi nahi gabe]

Erreformazalea ei naiz; mentxebikea; burges txiki jogurt-jalea; sofazalea. Iraultzak ez bainau harrapatu; ez bainaiz haren ur lasterretan murgildu. Eta ez dut harrotasunez erraten. Neure buruaz harrituta baizik. Horra hor (neure) egia.

Ezin izan naiz iraultza horren erritmora dantzatu. Lehenik eta behin arrotza egin zaidalako. Gazteluko plazako kioskoan

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer