Hilabetea: urria 2011

Hiri kondaira birziklatuak

Iru

Continue Reading

Goian Bego

Benetan, batzuetan ez dago batere argi zer arraio ote duten buruan euskaldunek haien taldeen edo kolektiboen izenak asmatzen dituztelarik. Erran nahi baita, ez dirudi buruan dutenik gero izen horiek euskaraz erabili behar direla. Eleak, Ahotsak, Plazandreok, Gurasoak, AEK, Anitzak… Horiek guztiak nola deklinatu ergatiboan? Nola erantsi hain gurea den ergatiboaren -k hori?

Horren harira, badirudi euskararen erabilera ez dutela guztiz aintzat hartu Nafarroa Baitik sortu den hondarreko koalizioko kideek. Herenegun, EAJ-k (!!), Zabaltzenek eta Atarrabia Bai taldeak Espainiako hauteskundeetan erabiliko duten izena aurkeztu zuten: Geroa Bai.

Kontuan izanik politika munduan siglak erruz erabiltzen direla, ez ote dira konturatu haien siglak G.B. direla? Bai, bai. Goian Bego (edo Beude). Txistea (euskaraz) oso merke saldu dute Geroa Baikoek. GB siglak erabilita erraza baita haien boto txartela eskela bilakatzea.

Izenarekin aurrera eginen zuten baldin eta lortutako siglak RIP edo DEP izan balira?

Txiste hori saihesteko moduak izanen dira, noski. Horietako bat izan daiteke Nafarroa Bai izenak eman zuen NaBai akronimo horren bidetik jotzea: GeBai. Baina hala eginez gero, baietz ikusentzunezko hedabide ia gehienetan “Ge” hori gaztelaniaz ahoskatu?

Ez dute erronka makala, ez.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer