Hilabetea: otsaila 2012

Erditze plana pikutara

Plan bat genuen. Plan on bat, gure ustez. Ez zen, ez, sanferminetako ekitaldi espontaneo bat berriz instituzionalizatzeko plana; ezta langileen kaleratzea merkatuz enplegua sortu nahi duen plana ere; ezta duela ehunka urtetik baratzeetarako erabiltzen den meandroan baratzeak kentzeko plana ere.

Ez. Gure plana zer edo zer mundutiarragoa zen. Iragan urtarrilaren bukaeran gure lehenbiziko haurra munduratu zitzaigun, eta egun horretarako bikotekideak eta biok plana idatzia genuen: erditze plana.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer