Erditze plana pikutara

Plan bat genuen. Plan on bat, gure ustez. Ez zen, ez, sanferminetako ekitaldi espontaneo bat berriz instituzionalizatzeko plana; ezta langileen kaleratzea merkatuz enplegua sortu nahi duen plana ere; ezta duela ehunka urtetik baratzeetarako erabiltzen den meandroan baratzeak kentzeko plana ere.

Ez. Gure plana zer edo zer mundutiarragoa zen. Iragan urtarrilaren bukaeran gure lehenbiziko haurra munduratu zitzaigun, eta egun horretarako bikotekideak eta biok plana idatzia genuen: erditze plana.

2 thoughts on “Erditze plana pikutara

  1. Txantrea

    Bazekiat ederki zertaz ari haizen. Hasmentan egindako planak oker daitezkek tartean ezbeharren bat suertatzen bada. Aldez aitzinetik oldozturiko guztia bertan behera gera daitekek larrialdiren bat gertatzekotan. Berez zoragarria den munduratze unea mantso eta hunkiturik dastatu beharrean, hire haurra hamahiru segundo exkaxeko zesarearen bidez sortu ondotik hire bikotekidea, urgentziazko ebakuntza bat egiterat aldameneko ebakuntza-gelarat eramaiten ikusteak itxoindako haur

     
    Reply
  2. amona Joxefina

    Alaba/seme (alaba bai dut nagusiena) koxkortuak ditut dagoeneko, baina izugarri pozten nau erditze naturalaren aldeko apustua egiten jarraitzen duen jendea badela ikusteak. Eutsi zeuenari! eta ondo-ondo hazi dezazuela mordoilotuta munduratu den haur hori.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude