Hilabetea: apirila 2012

Atzerako kontaketa

Sei. Okzitaniako Tolosan tartakadak banatu zituztenendako sei urte arteko kartzela zigorra eskatu dute -batendako bederatzikoa-. Aurpegia porlana baino gogorragoa duen Barcina andreak arrazoitu baitzuen Frantziako merengeak min egiten duela.

Bortz. Sortzenek egin dituen kalkuluen arabera, Nafarroan, 1.400 ikaslek errepideetan bortz milioi kilometro egin behar izaten dituzte urtero, haien inguruetan eskaintzen ez den euskarazko hezkuntza jaso ahal izateko. Hizkuntza exodoa deitu diote horri. Gaur, Larragan, exodo horren kontrako besta ospatuko dute. Urtero-urtero Nafarroa Oinezen kontra mintzatzen diren euskaltzaleek aukera aparta dute, beraz, ikastetxe publikoetan euskaraz ikasi nahi dutenei elkartasuna adierazteko.

Lau. Espainiako Gobernuak bertze 10.000 milioi euro murriztu nahi ditu Osasunean eta Hezkuntzan. Hainbat neurri murriztaile hartuko dituzte horretarako, eta haietako batzuk Nafarroan ere ezarriko dituzte, ziurrenera. Diotenez, baliteke ikastetxe publikoetako irakasleei bertze lau eskola ordu jartzea, eta 18 ordutik 22 ordura pasatzea. Bada, ziurrenera, irakasleok lau ordu baino gehiagoko eztabaidak behar izanen ditugu gure ingurukoei ikusarazteko neurri hori izugarrikeria dela, kalitatean nabarmen eraginen duela eta ehunka langile kalean utziko dituela.

Hiru. Leiho honetan aspaldi salatu genuen Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer