Hilabetea: maiatza 2012

Ingeniaritzan doktorea, prentsa oharrak idazteko

Gaurko berripaperean, azken aldiko lan eskaintzarik frikiena irakurri dugu*. Donostiako Nanogune ikerketa zentroak komunikazio arduraduna behar du, eta lan eskaintzan zehazten dutenez, “zientzia edo ingeniaritzako goi-mailako tituludunak” nahi dituzte, “lehentasunez doktoreak”.

Bada, iragarkiaren arabera, zientzietan edo ingeniaritzan doktore litzatekeen komunikazio arduradun horrek honako eginkizunak izanen ditu:
Komunikazio plana diseinatu eta gauzatu
Web orriaren kudeaketaz arduratu
Prentsa oharrak eta dibulgazio artikuluak prestatu
Komunikazio euskarriak egin
Komunikabideekin eta beste erakundeekin harremanak izan
Ekitaldiak antolatu
Bisitariak hartu

Eta ongi uler bekit lehen esaldian erabili dudan “friki” kalifikatibo hori. Ez naiz Nanogune zentroaren jarduna epaitzen ari -bertzeak bertze, zehatz-mehatz ezagutzen ez dudalako-, baina nahiko xelebrea iruditzen zait zientzietan edo ingeniaritzan doktore den bati eskatzea web orria kudeatzea, prentsa oharrak idaztea, ekitaldiak antolatzea edota bisitariei arreta egitea.

Iragarkiaren bukaera aldera erraten dute, bai, “komunikazio tituludunak ere kontuan hartu ahal izango ” direla. Beharrik! Baina doktoreak lehenesten dituzte. Akaso, jakin badakitelako, egungo garaietan ingeniaritzan doktoreak direnak ere prest daudela halako lanak egiteko.

Portzierto, lan hori eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da “ingelesa eta euskara menderatzea”. Ongi! Ea komunikazio arduradun hori lehenbailehen aurkitzen duten eta ingelesez bakarrik duten webgunea euskaraz ere paratzen duten.

* Ikus 2012ko maiatzaren 20ko Berriako Igandea gehigarriko 29. orrialdea.

Continue Reading

Izen-deiturekin

Kazetarien ohiko jarduna izaten da. Lehenbizi datu makroekonomikoak eman, eta gero datu horiei aurpegia jartzen saiatu. Demagun kazetariak kontatu behar digula langabezia handitu dela [hipotesi sinesgaitza, inondik inora]. Bada, kazetari ona bada, eta horretarako tartea badu, datu abstraktua emateaz gain, Patxi Go

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer