Hilabetea: ekaina 2012

Manowar

Aitor dut. Heavy metala gustatzen zait. Izugarri. Eta heavy metalak bere baitan dituen genero ia guztiak ditut gustuko. Baita autoparodiatik hurbilena dagoena ere. Erran nahi baita Manowar eta gisako taldeek egiten duten musika atsegin dut. Arras.

Altzairuaren erresuman bizi ez zaretenok jakin behar duzue Manowar taldeak biltzen dituela heavy metal klasikoak izan ditzakeen topiko eta gehiegikeria guztiak. Manowar duela 30 urte baino gehiago sortu zen arren, bere taldekideek, oraindik, gihar handi samarrak eta txima luzeak erakusten dituzte, eta larru beltzeko arropekin janzten dira. Agertokira Harley Davidson motoen gainean azaldu ohi dira. Gure belarriek jasan dezaketen mugatik haratago igo ohi dute haien ikuskizunen bolumena -Guinnes errekorra lortu zuten behin horregatik-. Eta kontzertuen erdian Manowarreko kideek baino 30 urte gutxiago dituzten neska lirainak agertu ohi dira, musikariei laztan eta musu bustiak emateko. Rock & Rollaren zirkua.

Eta zer erran Manowarren kanten hitzei buruz. Edo zer ez erran. Balada metereologikoak egiten ez dituztenean, heavy metalaren ustezko epika eta Erdi Aroaren ustezko loria neurrigabeko bortizkeria batekin nahasten dituzte, eta kanta ia guztietan antzeko hitzak erabiltzen dituzte: Metal erregeak, Altzairuzko bihotza, Koroa eta eraztuna (Erregeen ahuena), Agurtu eta hil, Erregeen odola, Mundua borrokatzen, Haize beltza, sua eta altzairua, Gerra santua, Ezpata haren boterea, Indarrez hil, Mailuaren zeinua, Altzairuaren garaipena

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer