Hilabetea: iraila 2012

‘Reality’-a

Atzo reality batean sartu ninduten. Villavesa batean gertatu zitzaidan. Sarasate pasealekuan hartu nuen, eta nire atzetik neska gazte bat sartu zen, orgatxo batean haur txiki bat zeramana. Neska izan zen realityko protagonista, eta gainerako bidaiari guztiak, halabeharrezko ikus-entzuleak.

Neska bere telefono tuneatutik hitz egiten ari zela sartu zen villavesan. Eta solasaldian neskak erabili zuen bolumena nik inoiz jasan behar izan dudan handiena izan zen, nire edozein osaba-izeba gorrek erabiliko luketena baino hagitzez handiagoa. Alegia, villavesan geunden guztiok ongi baino hobeki entzun genuen neskaren mintzaldia.

Eta bolumenak belarrietan min egin bazigun ere, are mingarriagoak izan ziren neskaren hitzak. Hizkera oso bortitza zuen, irainez eta hitz gordinez betea; baina azala baino, are bortitzagoa eta gordinagoa izan zen mamia.

Antza, haurrak ez zuen aita ezagunik eta neska bikotekiderik gabe zebilen. Lagun intimo batekin iskanbila izan omen zuen, haurraren kontura, eta neskak bere solaskideari kontatu zion prest zegoela bertze lagun bati eskatzeko mutil hari hiltzeko moduko jipoia eman ziezaion. Aingerutxoa.

Erailketa asmo horien ondotik, bidaiariok entzun behar izan genuen nola neskak erran zuen haur txikia bizilagun batzuen etxean utziko zuela gau hartan, parrandan atera ahal izateko; duela lau hilabete ez baitzen ateratzen [sanferminetatik?]; eta

Continue Reading

Hegoaldetarra

Eztabaida sutsu eta interesgarria piztu da Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer