Hilabetea: azaroa 2012

Purrustada nazionalista

Kasu, irakurle! Heldu diren lerroak demagogiaz beteak dira. Normalean saiatzen naiz izkiriatzen ditudan aleak koherentziaren eta moderazioaren galbahetik iragazten. Baina oraingoan paso egin dut. Aldarri independentista lotsagabea (eta akaso lotsagarria) eginen baitut, -jada zapaltzen ez ditudan- tabernazulo batean ordu txikietan banengo bezala.

Alonso. Arrazoi bakarra dut noiz edo noiz telebistan Real Madrilen partidak ikusteko: gogo geldiezina izaten dut aurkariak -edozein dela ere- irabaz dezan. Eta Fernando Alonsorekin berdina ari zait gertatzen. Uste dut 1 Formula kapitalismo basatiaren isla eta erakusleiho dela eta kiroletik apenas duela ezer [bide batez, eska dezadan 1 Formula ken dezaten Kirola sailetik], eta horregatik ez dut segitzen. Baina, aizue, espainiarrek hainbertze aldiz erran dute Alonso

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer