Hilabetea: maiatza 2013

Espainiako banderak

Gogoan dut OHOko 8. mailako inauterietan milizianoz mozorrotu nintzela: txapela, alkandora zaharra, abarkak, manta, eskopeta eta Espainiako Errepublikako bandera -gure amak josi berria-. Garai hartan, 13 urterekin, tematuta nengoen 1936ko gerrako kontuekin. Eta nerabezaroak dakarren nahasmendu ideologikoan, ikurrina ere margotu nuen banderaren mastari eusten zion gerrikoko zorroan.

Institutuan, pentsamolde anabasa horrekin segituz, Espainiako Errepublikako bandera eta izar anarkista neramatzan bizkar-zorroan iltzatuta -hizki ederrez margoturiko kanta heavyen pasarteekin batera; dena erran behar baita-. Aurreraxeago, Espainia zer den eta Euskal Herria zer izatea nahi dudan barneratu nuelarik, gorria, horia eta morea batzen dituen Espainiako bandera alde batera utzi nuen, nahiz eta beti maitasunez ikusi izan dudan. Gaur arte?

Diotenez, errepublikaren aldeko aldarria gero eta ozenago bilakatzen ari da Espainian; eta, dakusagunez, bandera errepublikanoak gero eta ohikoagoak dira murrizketen aurkako protestetan; nola Espainian, hala Euskal Herrian. Konparazio batera, apirilaren 14aren karietara, Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer