Jasanezina… Edo ez

“Iruñeko Udalak are gehiago murriztuko du euskarazko eskaintza bere haur eskoletan”. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.

Administrazioan Euskaraz taldearen meme bat.

“Nafarroako Gobernuak ez du azken lan deialdian euskararen ezagutza aintzat hartuko; bai ordea aleman, frantses eta ingelesarena”. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.

Gure erakunde nagusiak behin eta berriz ari dira Nafarroa Garaiko euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen. Eta nik erranen nuke giro euskarafobiko hau jasanezin ari dela bilakatzen. Baina ez nago oso ziur.

Izan ere, batetik, euskalgintza saiatzen ari den arren, oraindik ez du lortu kaleko erantzuna erasoaren tamainakoa izatea. Eta bertzetik, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztietatik inorendako ere ez da oraingoz euskaldunen eskubideen defentsa zeharkatu ezin den marra gorri bat.

Eta, zera, barkatu, gaur berriz okerreko hankarekin jaiki bainaiz. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.


[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2021eko urtarrilaren 27koa]

bannerra-EHI

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude