Zahar egoitzetakoa

Nafarroa Garaiko zahar egoitzetako langileek hiru greba egunetako lehenbizikoa izan zuten atzo. Enegarrena da. Eta egonen dira gehiago.

Nafarroarako hitzarmen sektorial on bat nahi dute, zahar egoitza publiko eta duinak lortzeko bidean. Baina ez dute borroka erraza, greba egunetan ezartzen dizkieten gutxieneko zerbitzuak ohiko zerbitzuen ia berdinak dira eta, beraz, ez dute greben bidez presio handirik egiteko modurik.

Eta, zera, horrekin ez du batere zerikusirik, baina era berean ez dago batere erraza euskaraz sektore honi deitzea. Adi, ondoko zerrendako adibide guztiak erabili izan baitira benetan:

  • Zahar etxeak
  • Erresidentziak
  • Zahar egoitzak
  • Adinekoen egoitzak
  • Helduen egoitzak
  • Nagusien egoitzak

Ez da serioa. Gaztelaniaz hitz bakarra erabiltzen ari diren bitartean, “residencias”, euskaldunok bertze esamolde bat asmatzen dugu kartel edo pankarta bakoitzeko.

Ziurrenik, euskaraz hitz batu bakarra lortzeko daukagun ezintasun horrek ez du langile horien borrokan eragin handirik izanen. Baina lagundu, ez du laguntzen batere.


[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko urriaren 25ekoa]

One thought on “Zahar egoitzetakoa

  1. zaharra

    “Zahar etxe” erabili izan da luzaz, batzuetan “xahar etxe”, laztan marka nolabait. Zergatik aldatuko dugu orain? “Egoitza”? Erdararekin homologatzeko?
    Eta zaharrak zahar, zergatik ukatuko dugu, beste esanahia duten eufemismo alferren bidez (nagusi, adineko…)