Kategoria: Aipu ergelak

Kenduko nukeena

“Eta entzierroak kenduko balituzte?”. Huraxe bota zidan behin Baztango txistulari batek, mutil-dantzen inguruan eztabaidan ari ginela.

Berriaren uztailaren 8ko azala, nik hainbat egun lehenago iragarritako lerroburuarekin: "Azkarra eta arriskutsua"

Berriaren uztailaren 8ko azala, nik hainbat egun lehenago iragarritako lerroburuarekin: “Azkarra eta arriskutsua”istulari batek, mutil-dantzen inguruan eztabaidan ari ginela.

Ni tradizioen aldakortasunaz mintzatu nintzaion eta berak huraxe bota: “Eta entzierroak kenduko balituzte?”. Antza, iruindar peto-peto bati ikusarazi nahi zion zernolako min egiten ahal zuen erraietaraino finkaturiko tradizio bat aldatzeak. Eta iruindar peto-petoak zera erantzun: “Utziko balidate, sanferminetatik entzierroak kenduko nituzke nik”.

Eta zezenketak. Eta entzierrotxoa; bai gaueko hori. Eta divinoak. Eta Valentziako korrikalariak. Eta kapela kordobesarekin ibiltzen diren mayoralak. Eta Azkarra eta arriskutsua bezalako egunkarietako lerroburuak. Eta bi belarriak eta buztana xedatzen dituzten lehendakariak.  Eta Una chica ye-ye garrasika kantatzen duten peñakideak. Eta haien merendu koartada emaileak.

Utziko balidate, sanferminetatik San Fermin ezabatuko nuke. Kapotikoa. Bakulua. Eta kandelek belzturiko aurpegi gezurtia. Eta bere ipuintxo apokrifoa.

Prozesioa kenduko nuke. Eta zortziurrena. Eta santujale guztien lore eskaintzak. Eta Barcinari “Guapa!” oihukatzen ziotenak. Eta Maiari “batek-daki-zein-lausengu” botatzen diotenak. Eta Curian txistu egiteagatik grabatzen gaituzten udaltzainak. Eta La Pamplonesakoen uniformeak. Horiek guztiak erreko nituzke.

Gurutze plazako berbenak kenduko nituzke. Eta Rodeznoko konde frankistaren plazako “Menudas fiestas”. Horiek guztiak, fuera! Eta euskara ere badela ez dakiten orkestra guztiak; batez ere, izen zaharraren aitzinean “Nueva” paratu dutenak. Eta agertokian 11 musikari erabiliagatik ere, benetan jotzen hiru bakarrik jartzen dituztenak. Alegia, den-denak.

Asteburuak ere ezabatuko nituzke sanferminetako egutegitik. Eta jende uholdea. Abakoarekin zenbatzen ez dakitenen milioi bat pertsonako jende uholdea. Eta lapurrak. Hamabortz euroko katxiak eta sei euroko txurro dozenak. Eta jendetza artean zakila ateratzen dutenak. Eta barraren kontra txiza egiten dutenak. Horiek guztiak moztuko nituzke.

Ikurrinarekin search and destroy ibiltzen direnak erbesteratuko nituzke. Frankotiratzaileak. Keler kapela janzten duten sekretak. Euskara laugarren mailara zokoratu dutenak. Euskara ezkutatu dutenak. Fiestas sí, política no-koak. Eta paretak grisez margotzen dituztenak.

Eta sanferminak iragartzeko kartelak. Bai, bai, bai. Azken hogei urteetakoak bai, bederen.

Ufa! Hainbertze gauza aldatuko nituzke… Eta, zera, ez da gehiegi nabaritu aurten sanferminetan parrandarik ez dudala eginen, ezta?

 
POST SCRIPTUM: Testu hau Euskalerria Irratiarendako egina da, 2014ko sanfermintza saioan emiti dezaten. Testua sanferminen aitzinetik idatzia da.

Hegoaldetarra

Eztabaida sutsu eta interesgarria piztu da Iru

Continue Reading

Ingeniaritzan doktorea, prentsa oharrak idazteko

Gaurko berripaperean, azken aldiko lan eskaintzarik frikiena irakurri dugu*. Donostiako Nanogune ikerketa zentroak komunikazio arduraduna behar du, eta lan eskaintzan zehazten dutenez, “zientzia edo ingeniaritzako goi-mailako tituludunak” nahi dituzte, “lehentasunez doktoreak”.

Bada, iragarkiaren arabera, zientzietan edo ingeniaritzan doktore litzatekeen komunikazio arduradun horrek honako eginkizunak izanen ditu:
Komunikazio plana diseinatu eta gauzatu
Web orriaren kudeaketaz arduratu
Prentsa oharrak eta dibulgazio artikuluak prestatu
Komunikazio euskarriak egin
Komunikabideekin eta beste erakundeekin harremanak izan
Ekitaldiak antolatu
Bisitariak hartu

Eta ongi uler bekit lehen esaldian erabili dudan “friki” kalifikatibo hori. Ez naiz Nanogune zentroaren jarduna epaitzen ari -bertzeak bertze, zehatz-mehatz ezagutzen ez dudalako-, baina nahiko xelebrea iruditzen zait zientzietan edo ingeniaritzan doktore den bati eskatzea web orria kudeatzea, prentsa oharrak idaztea, ekitaldiak antolatzea edota bisitariei arreta egitea.

Iragarkiaren bukaera aldera erraten dute, bai, “komunikazio tituludunak ere kontuan hartu ahal izango ” direla. Beharrik! Baina doktoreak lehenesten dituzte. Akaso, jakin badakitelako, egungo garaietan ingeniaritzan doktoreak direnak ere prest daudela halako lanak egiteko.

Portzierto, lan hori eskuratu ahal izateko, nahitaezkoa da “ingelesa eta euskara menderatzea”. Ongi! Ea komunikazio arduradun hori lehenbailehen aurkitzen duten eta ingelesez bakarrik duten webgunea euskaraz ere paratzen duten.

* Ikus 2012ko maiatzaren 20ko Berriako Igandea gehigarriko 29. orrialdea.

Continue Reading

Goian Bego

Benetan, batzuetan ez dago batere argi zer arraio ote duten buruan euskaldunek haien taldeen edo kolektiboen izenak asmatzen dituztelarik. Erran nahi baita, ez dirudi buruan dutenik gero izen horiek euskaraz erabili behar direla. Eleak, Ahotsak, Plazandreok, Gurasoak, AEK, Anitzak… Horiek guztiak nola deklinatu ergatiboan? Nola erantsi hain gurea den ergatiboaren -k hori?

Horren harira, badirudi euskararen erabilera ez dutela guztiz aintzat hartu Nafarroa Baitik sortu den hondarreko koalizioko kideek. Herenegun, EAJ-k (!!), Zabaltzenek eta Atarrabia Bai taldeak Espainiako hauteskundeetan erabiliko duten izena aurkeztu zuten: Geroa Bai.

Kontuan izanik politika munduan siglak erruz erabiltzen direla, ez ote dira konturatu haien siglak G.B. direla? Bai, bai. Goian Bego (edo Beude). Txistea (euskaraz) oso merke saldu dute Geroa Baikoek. GB siglak erabilita erraza baita haien boto txartela eskela bilakatzea.

Izenarekin aurrera eginen zuten baldin eta lortutako siglak RIP edo DEP izan balira?

Txiste hori saihesteko moduak izanen dira, noski. Horietako bat izan daiteke Nafarroa Bai izenak eman zuen NaBai akronimo horren bidetik jotzea: GeBai. Baina hala eginez gero, baietz ikusentzunezko hedabide ia gehienetan “Ge” hori gaztelaniaz ahoskatu?

Ez dute erronka makala, ez.

Continue Reading

House-ren eraso matxista

Deitudazue “zaharkitu”, deitudazue “antigoaleko”… baina telesailak telebistan ikusten dituzten horietakoa nauzue. Erran nahi baita ez ditudala internetetik hartzen eta telebistan noiz eman zain egoten naizela. Horregatik, beharbada, orain kontatuko dudana bertze inork aipatuko zuen duela zenbait hilabete, baina nik atzo bizi izan nuen.

Harira. Atzo, Espainiako Cuatro telebistak House telesailaren zazpigarren denboraldiko azken kapitulua eman zuen, A otra cosa izenburukoa (Moving on jatorrizkoan).

Hugh Laurie aktoreak jokatzen duen Gregory House doktorea onena da bere lanean, baina maltzurki jokatzen du bere inguruko guztiekin. Horren erakusgarri, zazpigarren denboraldiko azken kapituluaren hondarreko eszena.

House doktorea bere neska-lagun ohiaren etxera joan da, orratz bat itzultzera. Etxeko atera hurbildu delarik leihotik ikusi du bere neska-lagun ohia lagun batzuekin dagoela, giro ederrean. Antza, ezin izan du jasan, eta, amorruaren amorruz, autoa hartu du eta abiada bizian etxearen kontra jo du. [HEMEN duzue eszena hori]

Telesaileko gidoilariak trebeak dira, eta, Housek sekulako astakeriak eginagatik ere, beti lortzen dute ikusleak doktorearen konplize izatea. Oraingoan, ordea, zalantzak ditut ea ikusleren bat azken gaiztakeria horren kide sentitu ote den, Housek egin duen eraso matxista (fikziozkoa izan arren) ez baita txantxetakoa izan.

Continue Reading

Gizartearen kontrol sozialaz

KUKURRUKU OILARRAK JO BEHAR DU
Eta, jotzekotan, behar denean, goizean goiz, eguzkia ateratzen delarik. Eta sen horri segika, Argentinako Bariloche hirian bizi den oilar batek bere inguruko bizilagun guztiak sutan ditu. Oilarra goizeko bortzetan hasten baita bere kukurrukuarekin, eta egun osoa ematen du kantuan. Oilarra kenarazteko eskatu diote haserretuek Udalari, baina oraindik ez du halako erabakirik hartu, hiriko arartekoaren erabakiaren zain baitago.

KONTROLIK EZA
Eraso terroristek eragindako beldurrak aireportuetako segurtasun neurriak zorroztu ditu, bidaiariak gogaitzeraino askotan. Moskuko Domodedovo aireportuan eraso suizida izan zuten urtarrilean, 40 hildako eragin zituena, eta, ordutik, segurtasun kontrolak are gehiago zorroztu zituzten.

Bada, aurreko egunean, 55 urteko emakume bat nazioarteko hegaldia egin behar zuen hegazkin batean sartu zen, billeterik eta pasaporterik gabe. Kontrol gune guztietatik pasatu omen zen, baina inork ez zuen gelditu, eta hegazkinean sartu zen. Eta beharrik bertze bidaiari baten eserlekuan eseri eta horri esker agerian gelditu zen. Iturri ofizialek, noski, erran duten emakume hori ez zegoela burutik sano. Zer erran behar zuten, ba?

GEHIEGIZKO KONTROLA
Aurrekoan, Aitaren Eguna ospatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan, eta, horren karietara, aitatasunaren inguruko gomendioak egin zituen Barack Obama lehendakariak. Bertzeak bertze, Obamak aholkatu zuen seme-alabei denbora gehiago eskaintzeko, baldintzarik gabeko maitasuna emateko eta haien bizitzaren parte izateko.

Continue Reading

Apokalipsia edo

[ACHTUNG! Hemen eta orain irakurriko duzun artikuluak ez du batere zerikusirik hauteskundeekin]

Errebelazioak. 2010eko ekainean, Espainiako Kongresuan tabakoaren aurkako lege berriaz eztabaitzatzen hasi ziren. Lege hori

Continue Reading

Mundu hobe baterako lau esperantza zantzu

AUTOA EROSTEKOTAN BAZAUDETE

Continue Reading

Elkartasuna, demokrazia eta bertze hainbat kontu zikin

EGUNEKO ALBISTEA
Barkatuko digute bakegintzan indar guztiak jarriak dituztenak, baina, ez, eguneko albistea ez da ezker abertzalearen alderdi berriaren aurkezpena. Eta barka diezagutela, era berean, Futbol amerikarreko zaleek (bada halakorik gurean?) Christina Aguilerak AEBetako ereserkia kantatzerakoan izan duen huts egitea ere ez baita eguneko albisterik behinena.

Kamioilariarena, horixe bai albistea! Le Parisien egunkariak gaur argitaratu duenez, loterian 10 milioi euro irabazi zituen gizonak, hara non, berak lan egiten zuen garraio enpresa erosi du, enpresak behea jo baino lehen.

Continue Reading

Betierekoak

BETIEREKOAK
1) Ernst Shackleton esploratzaile irlandarrak, Hego Polora ailegatzen zen lehenbiziko gizakia izaten saiatu zenak (eta lortu ez zuenak), whisky botila batzuk galdu zituen XX. mendearen hasieran Antartikara eginiko bere bidaietako batean.

2006an, Zeelanda Berriko arkeologo batzuek whisky botila hoietako 11 aurkitu zituzten, izotzean sartuta. Botila horietako likidoa aztertuta, ondorioztatu zuten barneko whiskya 1896an edo 1897an destilatu zutela, eta oraindik oso egoera onean zegoela.

Orain, botila horiek Eskoziara bidali dituzte, White & Mackay enpresara, whiskyaren edukia aztertzeko eta nahasmena kopiatzen saiatzeko (ez baitago whisky horren errezeta originalaren arrastorik). Aipaturiko enpresa horrek Mackinlay markako whiskya merkaturatzen du, Shackleton esploratzailearen gustukoena omen zena.

2) Kalifornian, Death Valley eta Saline Valley basamortuetako gatzagetan sartuta, duela 34.000 urteko bakterioak aurkitu ditute. Bizirik! AEBetako Geologia Elkarteak bere aldizkarian argitaratu duenez, bakterio horiek bizirik daude, bai baina 34.000 urte horietan ez dute batere energiarik xahutu ez mugitzen, ezta ugaltzen ere. Egonean. 34.000 urtez.

3) Hugo Chavez Venezuelako lehendakariak aurrekoan erran zuen gustatuko litzaiokeela bere ordezkoa emakume bat izatea. Ongi. Baina, era berean, Chavezek adierazi zuen espero duela bertze bizpahiru legealdiz egotea lehendakaritzan. 2013an bukatuko du oraingo agintaldia. Eta Venezuelako lehendakarien agintaldiek sei urte irauten dituzte. 1999tik dago karguan. [Halakoak salfumanarekin baino ez direla ateratzen erran ohi du gure amak].

IMANOL BONBOARENA
Manuel Caceresek, Manolo el del Bombok, Espainiako selekzioaren partidetako matraka-emaile ofizialak badu ostatu bat Valentzian, Valentzia futbol taldearen Mestalla futbol zelaiaren ondoan. Tu museo deportivo (Zure kirol museoa) du izena.

Manolok 21 urte daramatza taberna horrekin, baina badirudi hemendik gutxira taberna itxi behar izanen duela. Bi legek egin ei dute bere kontra. Valentziako 2009ko araudi batek debekatu egiten du telebistak kalera begira jartzea, eta, dirudienez, Manoloren tabernak horretarako joera handia zuen, eta jendetza pilatzen zen Valentziaren partiden aitzinetik. Ixtera behartuko duen bertze legea Tabakoaren Aurkako Legea da. Baina Manolok ez du argitu zertan eragin dion horrek.

Manolok adierazi du taberna ireki zuela

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer