Etiketa: 1936ko gerra

Aitatxi-amatxiek eginikoa (III)

Gurea falangista zen kronika liburua aurkeztu berri du Alberto Barandiaran kazetariak. Bai ala bai irakurri eta hausnartu behar diren liburu horietako bat.

Oraindik ez dut irakurri, baina dagoeneko barrenak mugitu dizkit. Barandiaranen aitona falangista bazen, gurea karlista baitzen, erreketea, gerraren lehen egunetik tiroak botatzen aritu zen horietakoa, hainbat gerra frontetan ibilitakoa.

Estatistikaren logikagatik bakarrik, ziur naiz Nafarroa Garaian anitzez gehiago garela gerra hartako borreroen ondorengoak biktimenak baino. Eta halakooi dagokigu gure aurreko kabroiek eginikoa azaleratzea.

Egunotan poster bat egiten ari naiz, gure familiaren zuhaitz genealogikoarekin, haurren gelan paratzeko. Bertan agertuko dira gure aitatxiren gerrako ibilerak, eta haren ondoan ohar bat: 1936 eta 1948 urteen artean, halako aitatxien jardun ankerrek 3.507 hildako eragin zituzten Nafarroan.


[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiorako ‘Minutu bateko manifestua’, 2021eko urriaren 13koa]

Aitatxi-amatxiek eginikoa (I)

Aitatxi-amatxiek eginikoa (II)

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer