Amaierako agurra

Emanaldia egin osteko potea hartzean sortu zen eztabaida. Bertan ziren Garagardo, Zurito, Beltza Berezi eta beste hainbat lagun, John Hannibal Smith-ek kasu korapilatsu bat konpondu ostean egiten zuen bezala, garaipenaren kea biriketara eramaten:

-Gero eta gehiagotan egiten dut ihes emanaldien ostean.- Zuritoren argudioak.- Publikoa naizenean ere gaizki pasatzen dut horrelakoetan: emanaldiarekin asetu ala ez ezin zaio emanaldia egin berri duenari

eRRonkak, aRRiskuak, haRRiak

Behinola ezintasunari jaurtitzeko bildu genituen harriekin bete dugu lubakia. Harri horiek lurrean marraztutako bidea dugu orain-oraingoz oinen azpian.

Erronkak

Duela urte batzuk urrunagatik irudikaezina zen azken boladan kultur arloan (eta oro har) arnas daitekeen gogoeta giroa. Urte luzez geure jarduna, ezintasunaren ondorioz sarri, nolabaiteko erresistentzian kokatu dugunontzat sekulako erronka da: krisiak berkokatzera behartzen ditu hala instituzioak eta programatzaileak nola sortzaile eta oro har eragileak, leku askotan instituzioekiko amildegia txikiagoa egin da, kultur ereduen inguruko eztabaida suma daiteke han-hemen. Eta horra erronka: behinola leloak zirenak edukiz eta batez ere zehaztasunez betetzearen zirrara eta zailtasuna bizi dugu orain.

Arriskuak

Zirrararekin batera arriskuak ez dira gutxi, ez gaitezen engaina: kezkagarria da urteetan lan handiz erdietsitako proiektuen desagerpenaren aurrean krisiak ematen duen koartada. Dirua kudeatzeko moduak eta moduak dauden bezala, krisiak kudeatzeko moduak eta moduak daude. Sautrelaren kasua datorkit gogora, Nabarrarena, egun kinka larrian dauden hamaika komunikabide eta proiekturena. Kasu, nire ustez euskal teatroak behar du ADEL bezalako ekimen bat: segurtatua du etorkizuna? Eta EHAZEk? Konformatuko gara gure jardunean garrantzitsuak izan diren erreferentziak desagertzen ikusten, krisiaren aitzaki edo arrazoiz? Nabarmentzekoa da proiektu berriak sortzeko inguru hauetan dugun gaitasuna, ez dezagun ahantzi daudenak babestekoa.

Sormena ez dago krisian, hori entzun diogu azkenaldian askori, eta ados nago. Krisi egoeran bizi izan gara sortzaileak beti, orain gehiago, baina sormena ez dago krisian. Antzerkiaren arloan bada nolabaiteko berpizte bati buruz mintzo denik, eta ez dakit hori benetakoa den: aldatzen ari dena ez ote da hura azaleratzeko, ikusarazteko eta baloratzeko dugun modua? Kutsakorra den modua, azken batean.

Etiketa ustelak

Oholtzara ateratzen denak badaki -edo jakin behar luke- antzerkian edo errezitaldirik xumeenean dena dela garrantzitsua, guztiak ematen duela informazioa: komunikatzeko jarrerak noski, baina baita ere argiak, arropak, trantsizioek, aukeratutako musikak, mikrofonoa eusteko moduak, ezer egin gabe oholtzan egoteko moduak, eta abar luze batek.

Apur bat harago joanez gero, sormenari loturiko proiektuetan oro har ezer ez da kasualitatea, dena da garrantzitsua: nola definitzen duen talde batek bere burua, nola plazaratzen den, afixa batek duen estetika, hizkuntzarena hautu naturala den eta ez subentzioek behartutakoa, antzezlanaren sormen prozesua bera ze hizkuntzan eman den

OUT/IN

Antzerkian kaleak energia eskatzen du, batez ere.

Antzerkian antzokiak zehaztasuna eskatzen du, batez ere.

Kukai taldekoek erronka bikoitza hartu dute bere gain Out/In ikuskizun berriarekin: kalerako pentsatutako bi pieza hartu eta bi zati dituen emanaldi osoa prestatu dute antzokirako. Xede horrekin aurretik sortua dagoenaren gainean sortzen jarri dira, Aupa mutil piezan lan egiten jardun zen Iker Gomez koreografoarekin beste behin. Erronka diot, sortua zegoenaren gainean sortutakoak ez duelako soilik jatorrizko pieza berrinterpretatzen: kalerako behar den energia bera berrinterpretatzen du, antzokirako zehaztasunaz.

Aupa mutil pieza estreinako aldiz kalean ikusi nuenean harridura sortu zidan. Kukai Ttanttakarekin egindako elkarlanen bidetik egin da neurri handi batean ezagun, baina gerora bestelako bideak ere jorratu ditu, esperimentazio ildo berriak topatu nahian. Aupa mutilen dantza mota ezberdinen arteko talkarekin eta kalean jendearen arreta harrapatzeko behar den energiarekin batera umorea topatu nuen, absurdua tarteka, ezuste guztiz atsegina izan zena.

Igandean estreinatuko den Out/In honekin Kukaikoek oholtzara eramango dute beraz k(K)arrikan oso ondo funtzionatu duen talka.

Informazio gehiago:

BERRIA: Kaletik barrurakoa baino gehiago

Asteburu bat, edozein asteburu

Teatroz beteriko asteburu bat, edozein asteburu. Baina hauxe. Errealitatea oihukatzen duen arrarolitatea. Normala da horrelako eskaintza egotea Euskal Herrian, euskaraz, asteburu batean? Edozein asteburutan?

Errautsak, Gloriaren kantua, Munstroa, 8 begi, Euria esan eta euria erortzea, Amantalen ahotsa, Gure bide galduak, Antzerkizale eguna. Formatu hibridoa bada ere, Haragizkoa gehitu niezaioke zerrendari, eta seguru badirela gehiago. Asteburu batean, asteburu honetan.

Agian kasualitatea da, baina urriko bigarren asteburu honek zapore gozoa utzi dit agendaren ezintasunean.

Korpus, mami, gogo, gaitasun itzela dago egungo euskal antzerkigintzan. 80. hamarkadako taldeen mugimendua bizi izan zuen lagun batek esan dit duela gutxi, bere ustez garai haren osteko mugimendurik interesgarriena orain piztu dela, belaunaldi berrien kezkak eta egiteko moduak azaleratzen hasi direla. Funtsean merkatuari uko egin gabe sakontasunezko eta kalitatezko apustuak egiteari garrantzia ematen dion proiektu sorta anitza. Merkatua aintzat hartzeaz gain, merkatuarentzat (soilik) bizi ez diren proiektuak, teatro mailan estetikoki eta kontzeptualki arriskatzeaz gain testuinguru baten parte senti daitezkeenak. Euskaraz mintzo direnak.

Ez dakit hori horrela den, baina gogoetak zer pentsatua ematen du, batez ere antzerkia bultzatzeko orduan erraz ikusten delako badagoela zer bultzatu, nork bultzatu, zergatik bultzatu. Ez dagoela aitzakiarik, inorentzat.

tube.com/v/piQ-qnEO7DE?version=3″>

/www.youtube.com/v/4_bJ7714g2o?version=3″>

Dantza hirian, kaleari kale egin gabe

Ez da astebete pasa Dantza Hirian ekimena Errenteria/Oreretan izan zenetik. Lau pieza ikusi ahal izan ziren herriko gune ezberdinetan.

Horrelako ekimenek erraz uzten dute zapore gozo bat: kalea okupatu kultur adierazpenekin, egokitu komunikazioa kaleko kodeetara, jendearen bila joan haren zain egon gabe. Kaleak badu indar misteriotsu hori, erraza da edozein proposamenekin jendearen berehalako atentzioa harrapatzea. Hortik aurrera doa jokalarien erronka, zelan mantendu eta asetu jendearen berehalako erantzun hori.

Plazer handia izan zen beraz dantza kalean ikusi ahal izatea. Ikusitako piezen artean zen Kukairen

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer