Agendaren labirintoan

Amaierako agurra

Emanaldia egin osteko potea hartzean sortu zen eztabaida. Bertan ziren Garagardo, Zurito, Beltza Berezi eta beste hainbat lagun, John Hannibal Smith-ek kasu korapilatsu bat konpondu ostean egiten zuen bezala, garaipenaren kea biriketara eramaten:

-Gero eta gehiagotan egiten dut ihes emanaldien ostean.- Zuritoren argudioak.- Publikoa naizenean ere gaizki pasatzen dut horrelakoetan: emanaldiarekin asetu ala ez ezin zaio emanaldia egin berri duenari

OUT/IN

Antzerkian kaleak energia eskatzen du, batez ere.

Antzerkian antzokiak zehaztasuna eskatzen du, batez ere.

Kukai taldekoek erronka bikoitza hartu dute bere gain Out/In ikuskizun berriarekin: kalerako pentsatutako bi pieza hartu eta bi zati dituen emanaldi osoa prestatu dute antzokirako. Xede horrekin aurretik sortua dagoenaren gainean sortzen jarri dira, Aupa mutil piezan lan egiten jardun zen Iker Gomez koreografoarekin beste behin. Erronka diot, sortua zegoenaren gainean sortutakoak ez duelako soilik jatorrizko pieza berrinterpretatzen: kalerako behar den energia bera berrinterpretatzen du, antzokirako zehaztasunaz.

Aupa mutil pieza estreinako aldiz kalean ikusi nuenean harridura sortu zidan. Kukai Ttanttakarekin egindako elkarlanen bidetik egin da neurri handi batean ezagun, baina gerora bestelako bideak ere jorratu ditu, esperimentazio ildo berriak topatu nahian. Aupa mutilen dantza mota ezberdinen arteko talkarekin eta kalean jendearen arreta harrapatzeko behar den energiarekin batera umorea topatu nuen, absurdua tarteka, ezuste guztiz atsegina izan zena.

Igandean estreinatuko den Out/In honekin Kukaikoek oholtzara eramango dute beraz k(K)arrikan oso ondo funtzionatu duen talka.

Informazio gehiago:

BERRIA: Kaletik barrurakoa baino gehiago

Asteburu bat, edozein asteburu

Teatroz beteriko asteburu bat, edozein asteburu. Baina hauxe. Errealitatea oihukatzen duen arrarolitatea. Normala da horrelako eskaintza egotea Euskal Herrian, euskaraz, asteburu batean? Edozein asteburutan?

Errautsak, Gloriaren kantua, Munstroa, 8 begi, Euria esan eta euria erortzea, Amantalen ahotsa, Gure bide galduak, Antzerkizale eguna. Formatu hibridoa bada ere, Haragizkoa gehitu niezaioke zerrendari, eta seguru badirela gehiago. Asteburu batean, asteburu honetan.

Agian kasualitatea da, baina urriko bigarren asteburu honek zapore gozoa utzi dit agendaren ezintasunean.

Korpus, mami, gogo, gaitasun itzela dago egungo euskal antzerkigintzan. 80. hamarkadako taldeen mugimendua bizi izan zuen lagun batek esan dit duela gutxi, bere ustez garai haren osteko mugimendurik interesgarriena orain piztu dela, belaunaldi berrien kezkak eta egiteko moduak azaleratzen hasi direla. Funtsean merkatuari uko egin gabe sakontasunezko eta kalitatezko apustuak egiteari garrantzia ematen dion proiektu sorta anitza. Merkatua aintzat hartzeaz gain, merkatuarentzat (soilik) bizi ez diren proiektuak, teatro mailan estetikoki eta kontzeptualki arriskatzeaz gain testuinguru baten parte senti daitezkeenak. Euskaraz mintzo direnak.

Ez dakit hori horrela den, baina gogoetak zer pentsatua ematen du, batez ere antzerkia bultzatzeko orduan erraz ikusten delako badagoela zer bultzatu, nork bultzatu, zergatik bultzatu. Ez dagoela aitzakiarik, inorentzat.

tube.com/v/piQ-qnEO7DE?version=3″>

/www.youtube.com/v/4_bJ7714g2o?version=3″>

Erresonantziak, bufoiak, harriak eta bideak

Proposamen interesgarriak:

– Gaur emango diote hasiera Artedramaren eskutik Erregea eta bufoiaren bira berriari. Nafarroako Antzerki Eskolan egongo dira 20:00etan Sustrai Colina, Ander Lipus eta bere tropa. Udaberriko datak ikus ditzakezue hemen.

– Maiatzaren 9 eta 10ean Bilbon erREsonantzian: ahotsa, gorputza eta performatibidadea izeneko jardunaldiak burutuko dituzte, solasaldiak eta emanaldiak uztartuz. Hauek izango dira parte hartzaileak: Chantal Maillard, M

King Kong eta Bukowski

Literatura Eskolak antolatuta King Kong Neska antzezlana eskainiko du bihar (martxoak 18) Josune Monton aktoreak Donostian, Egia auzoko Le Bukowski tabernan 21:00etan.

King Kong Neska antzezlanak Virginie Despentes-en Teor

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer