Agur, agur EuskarAbentura

Hilabete oso baten ondoren, bere helmugara heldu da espedizioa gaur eguerdian, Getxora.

Itsasontziz heldu dira Bilbotik. Gazteek gaur arte ez dute jakin horrela joango zirenik.

Andres Isasi musika eskolan izan da agurra. Sormen lanen irabazlearen aurkezpena, bideoa, diploma banaketa… dena irri eta malko artean. Bukatu da EuskarAbentura.

Eskerrak ematea besterik ez da falta.

Eskerrik asko jzioquitarrei, erakutsi duten indarra eta gogoengatik.

Eskerrik asko xerpei, pazientzia eta energiarengatik.

Eskerrik asko hodeiei, beti laguntzeko prest egoteagatik.

Eta amaitzeko, eskerrik asko zuei, egunero egunero irakurtzeagatik.

Plazer hutsa izan da espedizioaren parte izatea eta zuekin guztiokin esperientzia ahaztezin hau bizi izana!

Laster arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude