Dena prest EuskarAbentura 2019 espediziorako!

Dena prest EuskarAbentura 2019 espediziorako!

Iazko arrakastaren ondoren, uztailaren 1ean abiatuko da aurtengo EuskArabentura. Espedizioaren bigarren urte honetan, 16 eta 17 urte bitarteko 121 gazte euskaldunek zeharkatuko dute Euskal Herria. Zazpi probintzietatik igaroko dira, eta Mauletik Getxora, guztira 798 kilometroko ibilbidea osatuko dute gazte zein xerpek. Horietatik 483 kilometro oinez egingo dituzte.

Zazpi probintzietako hiriburuak, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako guneak, eta Euskal Herriko toki enblematikoak zeharkatuko dituzte espedizioko kideek. Horretarako, hainbat bidelagun izango dituzte hilabetean zehar eta ekimen eta dinamika ugari prestatu dituzte gazteek hainbat balore barneratu ditzaten (parekidetasuna, ingurunearekiko errespetua, turismo eredu jasangarria…).

Zazpi probintzietako zein diasporako kideek osatuko dute aurten ere espedizioko taldea. Bidelagun, xerpa taldea izango dute: hezitzaileak (xerpak), medikuak, erizainak, gidariak, logistika arduradunak, kameralaria, bideogilea, kazetariak… Espedizioaren amaieran motxilak bizipenez eta emozioz beteta itzuliko da nor bere etxera. Jzioquitarrak prest, abentura hastera doa!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer