Aplikazioaren estreinaldia, ardi artean

Aplikazioaren estreinaldia, ardi artean

Aurtengo EuskarAbentura espedizioaren berrikuntzetako bat edukiak zabaltzeko sortutako app-a da. Uneoro espedizioa geolokalizatzeaz gain, espedizioko partaide guztien aurkezpen bideoak eta fitxak gordetzen ditu, eta hilabetean zehar gertatutakoak erakusteko argazkiak zein bideoak partekatzeko aukera ematen du.

Edukiak edozein jzioquitarrek argitaratu ditzakeen arren, Leire Bengoetxea xerpa eta Ibai Zobaran xerpa laguntzailea dira bideoak igotzeaz era jarraituan arduratuko diren kideak. Gaur igo dute lehen bideoa. Pagolan gazteek denbora librea zuten bitartean, artalde handi baten bisita jaso dugu, eta haiekin batera korrika aritu da Bengoetxea.

Leire Bengoetxea xerpa ardiekin batera bideoa grabatzen.

Bideoa ikusi nahi izanez gero, deskargatu Euskarabentura app-a!


One Reply to “Aplikazioaren estreinaldia, ardi artean”

  1. Aupa megakoadrilla!!! Zuen ibilaldiaren atzetik ibiliko gaea orain app honekin, inbidiaz ta irrikaz. Ondo pasa!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer