Gora EuskarAbenturako osasun taldea!

Gora EuskarAbenturako osasun taldea!

Zer egingo luke espedizio batek osasun taldetik gabe? Zer egingo lukete jzioquitarrek babak, bihurrituak eta tripako minak dituztenean? Leire Ganzarain erizainak, eta Itxaso Uriguen eta Josune Etxabe medikuek osatzen dute aurtengo EuskarAbenturako osasun taldea. Espedizioa dagoen tokian dagoela, beti egongo da hiruretakoren bat gurekin: etapan zehar, bainua hartzean, jolasak egitean…

Lehen hamaika egunotan, gehienbat giharrekin lotutako lesioak (bihurrituak edo gainkargak, adibidez) eta babak zituzten gazteak artatu behar izan dituzte batik bat. Ez da bestelako arazorik egon. Halere, beti daude adi, ezer gertatzekotan ahalik eta erantzun azkarrena eta eraginkorrena emateko.

Euskarabentura 2019ko mediku taldearen kontsulta, Gesaltzan
Euskarabentura 2019ko mediku taldea

 

 

 

 

 

 

 

Gora EuskarAbenturako osasun taldea!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer