Norbere zaborra, norbere ardura

Norbere zaborra, norbere ardura

Euskarabenturan lantzen den arloetako bat ekologismoa da. Gaur, esaterako, Bizi! Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundistako kideekin izan gara. Gazteek ingurunearekiko kontzientziazio eta ardura handia erakutsi dute larrialdi klimatikoaz, eta plastikoaren inguruan ere, hausnarketa ugari egin ohi dituzte espedizioan. Horregatik, hitzaldietan hainbat eduki lantzeaz gain, filosofia berdea dugu egunerokoan.

Alde batetik, egunero otorduak egiten ditugunean, birziklatzeko kuboak jartzen ditugu. Kubo hauek otorduro pisatzen ditugu, sortu dugun zabor kantitatea kalkulatzeko. Bestalde, etapetan zein kalean bakoitzak bere soberakinak gordetzen ditu ziplock poltsetan. Iristean, kuboetan botatzen dituzte hondakinak, eta hauek ere kontuan hartzen ditugu zakarra pisatzerakoan.

Nork bere zaborra batzea eta sortzen dugun zabor kantitatea zenbaterainokoa den konturatzea da ekintza honen asmoa, eta kontaketa ahalik eta zorrotzen mantentzen saiatzen gara!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer