Bi praka eta lau kamisetarekin, nahikoa eta soberan!

Bi praka eta lau kamisetarekin, nahikoa eta soberan!

Geroz eta zabalduagoa da merkatal zentro handietara joan eta arropa erosteko joera. Askotan, armairuan ditugun gauzak erabili beharrean, arropa berrien bila joan ohi gara, eta erabat ahazten ditugu egoera ezin hobean ditugun hainbat eta hainbat arropa. Hor egoten dira, armairuaren iskin batean, harik eta trapu berriek tokirik ez duten arte eta garbiketa egin behar dugun arte. Eta honelakoetan, familiako senide gazteagoei edo ingurukoei ematen dizkiegu, beste erabilpen bat emango dieten esperantzaz, gure gehiegizko kontsumo-ohiturak estali eta kontzientzia lasai izan nahian.

Euskarabenturak, aldiz, erosotasunaren kate horrekin apurtzen du. Izan ere, gazteek lau kamiseta laranja eta bi praka pare ekartzen dituzte, eta horiekin ibiltzen dira hilabete osoan. Eskuz garbitzen dituzte arropak, eta ohi baino gauza gutxiagorekin bizitzea posible dela ikusi dute. Gaurko etapan, Kattalin Aretxabaletako jzioquitarrak honako gogoeta hau eskaini digu: ”Hemendik aurrera, ez naiz erosketak egitera joango noizean behin. Daukadan arroparen artean aukeraketa egingo dut, eta ez dut erosiko behar ez dudan ezer. Bigarren eskuko dendetan erosiko dut erosi behar dudana, jasangarriagoa izan dadin”.

Gutxiago gehiago izan daiteke sarritan. Kasu honetan, Kattalinek erakutsi digu gutxiagorekin konformatzeak kontsumo ohitura hobeak ekar ditzake. Txikitik aldaketak bultzatzea posible dela erakusten digute egunero jzioquitarrek.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer