Poltsa magikoa, despistatuen salbazioa

Poltsa magikoa, despistatuen salbazioa

Jzioquitarrak oso pertsona arduratsuak dira, zalantzatik gabe. Halere, espedizioan egunero txukun-txukun motxila egin arren, beti dago objekturen bat frontoi edo kiroldegian uzten duen norbait. Galdutako gauzak gordetzeko, kutxa magikoa geneukan espedizioaren hasieran. Denborarekin ordea, txiki geratu zaigu kutxa, eta plastikozko poltsa berde batek hartu du bere lekua.

Denetarik aurkitzen dugu bertan: barruko arropa, kantinplorak, kamiseta laranjak, biserak… baita plaieraren bat edo beste ere! Poltsa hiru egunez behin husteko asmoa izan arren, geroz eta gauza gehiago -eta asko, baliotsuak- agertzen direnez, epe hau luzatu egiten da. Horregatik, mendeku gisa, hainbat xerpek poltsako objektuak frontoiko lurrean sakabanatuta jartzen dituzte sarritan, handik inork hartu ezean zakarrontzira botatzeko.

Eskerrak burua lepo gainean daramagun…

Poltsa magikoa, galdutako objektuekin
Poltsa magikoko objektu galduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer