Azken txanpan sartuta, Zestoan izan da gaur Euskarabentura

Azken txanpan sartuta, Zestoan izan da gaur Euskarabentura

Iratzargailu bereziak jo du gaur goizean Debako kiroldegian. Eguneroko ”Errepidean” kantuaren ordez, ”Unity” abestia irten da bozgorailuaren uhinetatik, eta urdinek aluminiozko plater eta goilarak kolpatuz esnatu dituzte jzioquitarrak. Etaparik gabeko eguna zenez, ordubete beranduago jaiki gara gaur, 8:00etan. Euskarabentura amaierara iristen ari da, eta nekea nabaritzen hasi diren honetan hankei hainbeste eragin behar ez izatea eskertzen dute tarteka jzioquitarrek zein urdinek.

Debatik autobusez abiatu gara Zestoara, eta lehen geldialdia Ekainberrin egin dugu, Paleolito garaiko Ekain kobazuloaren erreplikan. Bertan, labar-pinturak ikusteko aukera izan dugu, eta baita Ekaingo kobaren erreplikan ibilbidea egiteko ere. Horren ondoren, arkeologia esperimentaleko tailerra egin dugu. Sua harrien eta makilen bidez nola egin erakutsi digute, eta Ekainen egiten zuten material berarekin, pareta margotu dugu. Geziarekin oreina bat ehizatzeko saiakera ere egin dute gazteek.

Horren ondoren, Zestoako frontoira joan gara, eta bazkaldu ostean, yoga saioa izan dugu. Hiru zati izan ditu honek: lehena derrigorrezkoa, eta beste biak hautazkoak. Geratu nahi zutenak geratu dira, eta gainontzekoek denbora librea izan dute herrian ibiltzeko. Hainbeste esperotako Pasta Postarekin amaituko dute eguna, espedizioan gertatzen ari diren kontuen txutxumutxuak azaleratuz.

Bihar, Mendarora joango dira autobusez, eta ondoren Markinararteko etapa egingo dute. Azken hirugarren etapa izango da, eta euriak ez du abentura etengo!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer