Euskarabentura 2019k badu bere abestia!

Euskarabentura 2019k badu bere abestia!

Aurtengo abentura doinu eta melodia ugariz osatzen ari bagara ere, taldeek egin beharreko proiektu edo erronken artean Euskarabenturako abestia sortzea zegoen. 10.taldekoek letra eta doinua sortu dituzte, trikitixaz melodia asmatuta. 2. taldekoek, aldiz, koreografia bat osatu dute, denok batera dantzatu ahal izateko. Hemen duzue letra!

EuskarAbentura 2019 abestia

Mauletik Getxora abiatu gera

ehun eta hogei gazte batera

Zazpi probintziak batu dira eta

bakoitzak badu bere euskera.

 

Motxilak gainean ta babak hanketan

herriz herri goaz berriketan

Triku, kattagorri ta erbiak gara

aurtengo espedizio honetan.

 

Makina bat ur edanda

iten deu parranda

Laguntasunak in du_eztanda

Itzela izan da!

 

Ez ezagutzetik, laguntasunera

euskara da guztion aukera

Laranja zein urdin denok gara berdin

koloreak utzita aldera

 

Saltseoz bete da gure pasta posta

errealitate bihurtzean kosta

amaieran jzioquitarren artean

EuskarAbentura bihotzean!

 

Larala larala… sagarra jo, jo!

Larala larala… ta platano, no!

 

Makina bat ur edanda

iten deu parranda

Laguntasunak in du_eztanda

Itzela izan da!

10. taldea abestia grabatzen
10. taldeko kideak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer