483 kilometroko erronka, beteta

483 kilometroko erronka, beteta

Jzioquitarrak Bermeon, Erraldoi Konpartsako kideekin /Argazkia: Euskarabentura

Lortu dute! Jzioquitarrek amaitu dituzte oinez egin beharreko etapak. 483 kilometro egin dituzte Euskal Herrian zehar, eta azken bi egunak etaparik gabekoak izango dira. Nekea nabari bada ere, emozioak pil-pilean daude gazteen artean, eta batzuk lehen malkoak isuri dituzte dagoeneko. Kantari sartu dira Bermeora, eta Baztarre Begiratokian harrera egin die Erraldoien Konpartseko kideek. Elkarrekin dantzatzen eta abesten ibili dira.

Gernikan hasi dute gaurko eguna, eta Batzarretxea bisitatu ostean, Bakiora joan dira autobusez. Ondoren, oinez joan dira Gaztelugatxera, eta 241 eskailerak igo dituzte, ermitaraino. Bazkaldu egin dute Bermeorantz jarraitu aurretik, eta Matxitxarreko Lurmuturretik ere igaro dira.

Hemen duzue eguneko argazki galeria!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer