Azken orduez gozatzen

Azken orduez gozatzen

Euskarabentura 2019ko kideen argazki albuma.

Ordu batzuk barru amaituko da Euskarabentura 2019 espedizioa. Inoiz baino beranduago goaz ohera, inoiz baino nekatuago; baina hilabete honetan bizi izandako momentuek eta egin ditugun lagunek emango digute bihar esnatzeko behar dugun indarra. Espedizioko kide bakoitzak argazki album bat eramango du etxera, Euskarabenturaren parte izan den pertsona bakoitzaren argazkiarekin.

Hilabete polita eta bizia izan da espedizioa osatzen dugun kideentzat. 24 orduz eta 31 egunez, ezagutzen ez genuen jendea gure familia bihurtu da, eta ustekabean, eguneroko dinamika eroa errutina bihurtu dugu. Ziur, etxera joatean, goizero Errepidean abestiarekin esnatzea faltan botako dugula, esnatu eta gure alboan esterilan etzanda zegoen laguna ikusi nahiko dugula, eta oroitzapenik txikienak ere irribarre bat aterako digula.

Gogorra izango da bihar elkar agurtzea, baina hemen ereindako haziak loratzen jarraituko du, bakoitza adar desberdin batetik joan arren. Mila esker Euskarabenturaren parte izan zareten guztioi, abestiak ondo dion bezala: itzela izan da!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer