Jzioquitarren Martin Ugalde Kultur Parkeko argazkiak

Jzioquitarren Martin Ugalde Kultur Parkeko argazkiak

Pasa den ostegunean, Berriaren Andoaingo egoitzan izan ginen, egunkariaren erredakzioa ezagutzen. Martin Ugalde Kultur Parkea bisitatzeko aukera ere izan genuen, eta baita euskalgintzaren arloko hainbat elkarte bertatik bertara ezagutzekoa ere: Udalbiltza, Lanku eta Soziolinguistika Klusterra, adibidez. Gazteek fotokazetari rola hartu eta tailer bat egin zuten: Parkeko leku esanguratsuak, edo gustatu zitzaizkien objektuak argazkitan bildu behar…

Read More Read More

Teknologiak eta euskarak bat egin dezaten

Teknologiak eta euskarak bat egin dezaten

Nahiz eta gazteek teknologia berriak geroz eta gehiago erabili, horietako asko erdaraz kontsumitzen dituzte. Horren inguruan hausnartu eta diagnostiko zehatz bat egiteko Jone Miren Hernandez etorri zaigu bisitan, eta jasotako erantzunak Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordera bideratuko ditu. Hasteko, jzioquitarrak hiru taldetan banatu dira: Ikerlariak, Eragilerrak eta Untsariak. Talde bakoitzak funtzio bat zeukan; Ikerkariek IKT…

Read More Read More

Zuriñe Hidalgo abeslaria etorri zaigu bisitan Tolosara

Zuriñe Hidalgo abeslaria etorri zaigu bisitan Tolosara

Bigarren bisita sorpresa izan dugu gaur Tolosako Laskorain Ikastolan: Zuriñe Hidalgo abeslaria! 10 bat urte zituela Gasteizko Foru Plazan Betagarri taldearen soinu froga bat entzuten ari zela ”ama, nik egunen batean eszenatoki horretan abestuko dut” esan zion Hidalgok amari. Eta konturatzerako, Euskal Herriko plazarik plaza dabil, egun hartan aipatutako ametsa betetzen. Bere ibilbideaz aritu zaigu Hidalgo,…

Read More Read More

Mila esker, Zerain!

Mila esker, Zerain!

Egia da EuskarAbenturak harrera oso ona izaten duela joaten garen tokira joaten garela ere. Halere, atzo zeraindarrek hartu gintuzten moduagatik hitzik gabe gaude: herriko frontoia uzteaz gain, herri afari ezinhobea prestatu ziguten, eta gau izugarria pasatu genuen haiekin batera. Pasta entsalada, Lumagorri oilaskoa, txorizo egosia, gazta, patata tortila… prestatu zizkiguten, eta bi astetan lehen aldiz,…

Read More Read More

Inprobisazioaz gozatzen, Iñaki Viñasprerekin

Inprobisazioaz gozatzen, Iñaki Viñasprerekin

Jzioquitarrek lehen egunetik erakutsi dute talentuz eta ilusioz beteriko artistak direla: musikariak, dantzariak, abeslariak, idazleak… ditugu gurekin espedizioan. Gaur, ordea, sorkuntza artistikoa inprobisazioz lantzeko tailerra izan dute Iñaki Viñaspre Arabako Bertso Txapelketako azken txapeldunarekin. Viñasprek taldeka banatu ditu jzioquitarrak, sorkuntza motaren arabera: trikitilariak, biolin jotzaileak, dantza afrikarreko dantzariak, zumbako taldea… eta talde bakoitzari denbora pixka…

Read More Read More

Egun luzea bezain bizia, Gasteizen

Egun luzea bezain bizia, Gasteizen

Jzioquitarrak Argantzundik irteten Argantzun eta bertako herritarrek bizi duten errealitatea ezagutu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburura jo dugu gaur: Gasteizera. Goiz osoa pausoak kantuz alaitzen igaro dugu, eta hala iritsi gara Mendizorrotza futbol zelairaino. Bertan, autobusa hartu dugu, eta Gamarrako igerilekura eraman gaitu. Gamarran, bisita berezia izan dute gazte: euren familiak. Hamahiru egunez etxetik kanpo…

Read More Read More

Burgos 94 kilometrora, Gasteiz 24ra

Burgos 94 kilometrora, Gasteiz 24ra

Bazen behin Gaztela eta Leon probintziaren eskuetatik ihes egin ezinik zebilen konderri bat: Trebiñu. Geografikoki Arabako bihotzean egon arren, Burgosen zati zen ofizialki. Burua Gasteizen izanagatik (24 kilometrora baitzuten), ofizialki Burgosek izan behar zuen herritarren erreferentzia gunea (94 kilometrora zegoena), eta hango arau administratiboak bete behar zituzten halabeharrez. Hortaz, euskara ez zen hizkuntza ofiziala, eta…

Read More Read More

Gora EuskarAbenturako osasun taldea!

Gora EuskarAbenturako osasun taldea!

Zer egingo luke espedizio batek osasun taldetik gabe? Zer egingo lukete jzioquitarrek babak, bihurrituak eta tripako minak dituztenean? Leire Ganzarain erizainak, eta Itxaso Uriguen eta Josune Etxabe medikuek osatzen dute aurtengo EuskarAbenturako osasun taldea. Espedizioa dagoen tokian dagoela, beti egongo da hiruretakoren bat gurekin: etapan zehar, bainua hartzean, jolasak egitean… Lehen hamaika egunotan, gehienbat giharrekin…

Read More Read More

Look aldaketak iritsi dira EuskarAbenturara!

Look aldaketak iritsi dira EuskarAbenturara!

Azken egunetako etapak Nafarroa zeharkatzen eman ditugunez, bero ugari pasa dugu bidean. Horregatik, Mikel jzioquitar altsasuarrak ekarritako ilea mozteko makina baliatu dute gazteek, eta ilearen zati bat zoildu dute. Urduritasunak urduritasun, asko izan dira orrazketa berriak probatzera animatu direnak. Hemen daukazue froga!

Euskararekiko pertzepzioa aztertzeko, semaforo jolasa egin dute gazteek

Euskararekiko pertzepzioa aztertzeko, semaforo jolasa egin dute gazteek

Diglosi egoeran bizi garen herri honetan, euskararekiko aurreiritzi negatiboak barneratzen ditugu sarri: euskara hizkuntza zaharkitua dela, ez duela egoera guztietan erabiltzeko balio, edo euskalkiengatik ez dugula elkar ulertzen, adibidez. EuskarAbenturako gazteek ere, hein handiagoan ala txikiagoan, aurreiritzi hauek xurgatu izan dituzte. Gure hizkuntzarekiko duten pertzepzioa zein den eta euskaraz hitz egitean zer sentitzen duten jakiteko,…

Read More Read More

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer