Haize Hegoa

Gauerdian, haizea baitzebilen ahaztuta dauzkagunak ere errotik atera nahian, kontu zaharrak berritzen entretenitu nuen begiak bildu ezina. Mateo Txisturena. Egur-karga bizkarrean daramala ilargiaren aurpegian ageri den Herio eroarena. Gauerdian ardotan blai kantari aritzen ziren mutxurdinena.

Eta berritu nuen, nola ez, Azkuek bildutako ipuin ederra ere:

Egun mundialak.

Ez dakit zein esku ezkutuk hautatzen dituen egun mundialak, nork erabaki duen atzokoa Biblioteken eguna seinalatzea eta gaurkoa, berriz, Internet-ena. Ez dira gauza bera, Internetek ez baitu oraindik lortu Borgesen ipuineko Babeleko liburutegia izatea, baina laster gertatuko da miraria. Begira adibidez Armiarma proiektuari: biblioteka onenek baino hemeroteka oparoagoa eskaintzen ari zaigu dagoeneko Interneten. Atzoko eguna ospatu zuten Armiarmakoek? Gaurkoa bustiko dute? Bietan hanka bana jarrita eutsiko diote bi egunetako parrandak ahuldutako orekari?

Atzokoa eta gaurkoa laster sinonimoak izango direla eta egunetako bat kenduko balute, berebiziko protestak egingo genituzke bidegabekeriaren handia salatzeko: biblioteken eta Interneten fusioak ekarriko diguna hain izango baita mundiala, egun bakarra gutxi iruditzen zaigu ezkontza ospatzeko.

Munduko egiak

Igandetako egunkari guztiz gizenek Errege Egunaren itxura hartzen dute hainbeste gehigarri, liburu eta oparirekin. Berriak ere, oraindik Ipuin harrigarriak bilduma bukatu gabe, karta joko baten opariaren berri ematen zigun igandean.

Periodiko, opari eta ogiekin oreka gorde ezinik, Mokoroak tolosar bati jaso zion ateraldia buruan dudala egiten dut sarri igandetako etxerainoko buelta: