esanguratsua

Javier Ortiz kazetariak Xabier Arzalluzi egin dion elkarrizketa-liburua laster izango da liburu-dendetan. Kazetaria nor den ikusita, elkarrizketatua nor eta nolakoa den jakinda, liburuak badu morborik, emango du zer esanik. Irakurleak ikus dezake albistea beste talaia honetatik ere: euskal argitaletxe batek baino gehiagok eskaini izan dio Arzalluzi elkarrizketa-liburu bat egitea euskaraz. Desenkusari desenkusa, Arzalluzi geroko geroak irentsi dio beti gogoa.
Detailetxo bat da. Ikusitakoak ikusita, azkoitiarrak garrantzi handirik ematen ez dion huskeriatxo horietako bat. Zalaparta zein hizkuntzetan lortzen den ezer gutxi dakiten koitaduen lehia

One thought on “esanguratsua

  1. Euskal Herriak inoiz nazio
    independentea lortuko balu, Irlandaren antzeko egoera linguistikoan egongo ginateela ziur izan.

    Hemen ezer esanguratsua esan nahi duen politikari abertzale oro erdaraz mintzatzen da (EAEn gaztelaniaz). Politikari jartzen duen lekuan herritar ere idatzi nezakeen, baina ez nuke nahi orokorkeriatan erori.

    Eta zenbat abertzaletasun lezio entzun behar izaten dugun euskaldun batzuk erdaraz pentsatzen duten horiengandik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude