Gu, besteak

Gu, besteak. Erromatarrentzat barbaroak ziren erromatar ez zirenak.
Gu, besteak. Gu eta erdaldunak (edo baita gaskoiak ere). Zuberotarrak eta manexak. Agotak eta pelutak. Ijitoak eta paioak, juduak eta goy-ak

5 thoughts on “Gu, besteak

  1. Hau munduau dikotomiarena amaitu da, finitu da. Orain gu gara besteak eta besteak dira gu. Euskaldunok ikasi dugu ezen erdaldunok ere bagarela, zeren euskaradunak bezala erdaradunak ere baikara. Bejondeigula!

  2. Normala izan dena nioen nirean. Arrazoi duzu, amaitu da, finitu da. Baina mundu zabalean dikotomia horren berri ematen duten hitz kontrajarriak bildu nahi nituzke

  3. Egunon Anjel,

    Ez da zuzena “Erromatarrentzat barbaroak ziren erromatar ez zirenak” aipatzen duzun dikotomia. Barbaro hitza, zeuk dakizunez, grekoek asmaturikoa da. Grekoerromatar-barbaro dikotomia da egokiagoa.
    Erromatarrentzat grekoak ez dira inoiz barbaro izan, ez eta viceversa ere.

    Salutationes cordiales
    http://romanica.wikicities.com

    J.L.

  4. Beste bat:

    – **Maori**: “Normal” edo “arrunt”. Berba honek gizakiak desbardintzen ditu jaungoikoengatik.

    – **Pakeha**: Ingeles, europar, Maori ez dana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude