3 thoughts on “Erredakzioan itzulia

  1. Lankide holandar batekin ari nintzela hitz egiten eta, kasualitatez, komentatu zuen bera katolikoa zela. Nire galderen arira zera gehitu zuen, katoliko inglatarrek bezala, Holandako katolikoek aurkitzen zutela beren burua protestateek inguratuta eta, honen odorioz, oso heziketa erlijioso zorrotza pairatu zuela berak. Berari beti iruditu zitzaion erlijioa zela gauza gogor eta triste bat, eta nonbait sufritzeko egina. Sevillara etorri arte eta ikusi nola gozatzen duen hemengo jendeak erlijiorekin (jakina hemen aste santuan prozesioak penitentzia baino festa bat izaten direla). Honeraino ere etorri beharko ote dute euskalzaleek euskeragatik sufritzeari uzteko?

  2. Neuk, irakurle moduan, itzultzen deutsedaz testu horiek egileei. Zelan? Egile euskaldunak izanda erdaraz egin dabela jakinda, testua ez irakurriz. Duintasun kontua da, besteak beste.

    Egunero euskaraz idatzitako testu interesgarriak irakurteko denpora nekez lortzen dot eta ez dot alferrik galduko, argi deukot.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude