Sermoia

Hileta batera behartzen naizenetan, sermolariek gurekin izaten ez duten arreta jartzen diet haien sermoiei. Alferrik: harriak ere aharrausika jartzerainokoak izaten dira sermoi guztiz gehienak. Ematen du Chestertonen ateraldia dutela gogoan:

6 thoughts on “Sermoia

  1. Chestertonena izugarria, zure emaztearena oraindik hobea, baina zerua ikutzen duena, Abck sermoien kritikak argitaratzen zituen hori.

    Zenbat harribitxi mezu motx batean!

  2. -Aukeran nahiago izaten dut hiletetan aspertu, esaten dituztenak entzunda amorratu baino. Hala ere, ez naiz sekula ausartu isiltzeko eskatzera.
    -Chestertonek edo besteren batek honakoa ere esan zezakeen: “Halako sermoilari txarrak dituen erlijio batek bi mila urte iraun badu, gizakia babu borobila da gero!”

  3. -Chestertonek edo besteren batek honakoa ere esan zezakeen: “Halako sermoilari txarrak dituen erlijio batek bi mila urte iraun badu,… Milagro, Milagro!!!!

  4. Ni ere mirestuta nago, Anjel, hain mezu laburrean zenbat gauza esaten dituzun ikusita.

    Ni ere hiletatan baino ez naiz joaten mezatara, eta benetan amorragarriak izaten dira apaizek sermoietan esaten dituzten sinplekeriak. Bereziki amorragarriak maite duzun norbait hil denean.

  5. Antzekoa, antzeko egoeran.

    Nire semeak (8-9 urte zituen garai hartan):

    Mahukatik tira egin, eta:
    – Aita, gogoratzen zara Ozores, telebistakoa? Apaiz hori haren igual-iguala da. Ez zaio tautik ere ulertzen…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude