Egun mundialak.

Ez dakit zein esku ezkutuk hautatzen dituen egun mundialak, nork erabaki duen atzokoa Biblioteken eguna seinalatzea eta gaurkoa, berriz, Internet-ena. Ez dira gauza bera, Internetek ez baitu oraindik lortu Borgesen ipuineko Babeleko liburutegia izatea, baina laster gertatuko da miraria. Begira adibidez Armiarma proiektuari: biblioteka onenek baino hemeroteka oparoagoa eskaintzen ari zaigu dagoeneko Interneten. Atzoko eguna ospatu zuten Armiarmakoek? Gaurkoa bustiko dute? Bietan hanka bana jarrita eutsiko diote bi egunetako parrandak ahuldutako orekari?

Atzokoa eta gaurkoa laster sinonimoak izango direla eta egunetako bat kenduko balute, berebiziko protestak egingo genituzke bidegabekeriaren handia salatzeko: biblioteken eta Interneten fusioak ekarriko diguna hain izango baita mundiala, egun bakarra gutxi iruditzen zaigu ezkontza ospatzeko.

4 thoughts on “Egun mundialak.

  1. Aizu, Andu, egun hau ez zen mundiala inondik inora, ETB2n ere halaxe izendatu zen arren. Espainiakoa, eta punto. Irakurri erantzunak hemen

  2. ‘Egun mundialak’ deitu nion artikuluari eta espresio berarekin jarraitu nuen denbora osoan. Mundialak, nazioartekoak, unibertsalak, estatalak, kosmikoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude