One thought on “Eutsi ezkerrari!

  1. Ezkerrari? Bada, “ezkerra” hitza (artikulu eta guzti)magalean hartzera auzo-erderak behartu zituzten hegazti “siniestroek”, Mio Cid-en eta halakoetan agertzen den augur gaiztoek ere, airez aire zebiltzan. Gernikako talaian zegoen aitonari galdetu beharko nioke ezkerretik, eskuinetik ala ezker-eskuin zetozen txoritzarrak egun siniestro hartan. Baina aitona Tarasio, orduko gudari gehienak bezala, aspaldi hilda baitago, haien oinorde sutsuei itaundu beharko, txanda hartuko dut Sabinetxerako. Euzkadi hitzaren balio intrinsekoa, Veleiako ostraken bidez azaldua, zuritzen bukatzen dutenean, igual lagunduko digute.

    Bitartean, eutsi eutsi behar zaionari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude