Dinosauroa

Diktadurak berrogei urte iraun bazuen eta Franco ohean hil bazen, badakigu zergatia. Eta orain, urtetan eta urtetan animalia bazkatzen aritu ondoren beren demokraziaren erabilera baldar koldarrarekin, uste ez zutena gertatu zaie: faxistak gero eta erosoago dabiltza hedabideetan, unibertsitatean, kalean, eguneroko politikan. Frankismoa ez baitzen hil, frankistak ez baitira desagertu.

Ez, ez da giro Espainiako partean.

Demokraziak-edo hanka puntetan jokatu baitu ejertzitoa eta monarkia eta eliza eta muturreko eskuina min zezakeen orotan, horra orain garaiz esan ez ziren egiek, garaiz hartu ez ziren neurriek Monterrosorena dakarte: demokrazia esnatzerako, dinosauroa bertan zegoen.

Demokrazia baita lozorro dagoena, ez dinosauroa.

Sermoia

Hileta batera behartzen naizenetan, sermolariek gurekin izaten ez duten arreta jartzen diet haien sermoiei. Alferrik: harriak ere aharrausika jartzerainokoak izaten dira sermoi guztiz gehienak. Ematen du Chestertonen ateraldia dutela gogoan:

Gu, besteak

Gu, besteak. Erromatarrentzat barbaroak ziren erromatar ez zirenak.
Gu, besteak. Gu eta erdaldunak (edo baita gaskoiak ere). Zuberotarrak eta manexak. Agotak eta pelutak. Ijitoak eta paioak, juduak eta goy-ak

Osasunarekin klikatu

Interneteko euskal marinelen joan-etorriak ezagutzeari ekin nionean, ez nuen uste neu ere haien pare hasiko nintzenik: aise mareatzen naiz eta gozoa da etxeko bakea. Hemen nago, ordea, Berriari esker eta baita Berriak portu hau sortu baino lehen ur hauetan bustitzera animatu nautenen bultzadarekin ere.
Konbentzituta nago euskarak teknologia berriei emango dien erantzunak zerikusi handia izango duela gure hizkuntzaren etorkizunarekin. Konbentzituta nago, halaber, blogetako, posta elektronikoko, eskuko telefonoetako jardunak eraginak izango dituela (eraginak izaten ari dela) hizkuntza idatzian. Horregatik nator hona? Horregatik soilik ez. Banator dibertitzera ere. Experimentatzera, jolastera, sujeritzera. Hitz batean, ondo pasatzera, ez naiz-eta masoka.
Osasunarekin urratu! esan ohi dugu saretik kanpoko bizitzan zerbait estreinatzen dugunean. Ez baitakit sarean nola urra daitekeen ezer, osasunarekin klikatzeko opa dizuet.

esanguratsua

Javier Ortiz kazetariak Xabier Arzalluzi egin dion elkarrizketa-liburua laster izango da liburu-dendetan. Kazetaria nor den ikusita, elkarrizketatua nor eta nolakoa den jakinda, liburuak badu morborik, emango du zer esanik. Irakurleak ikus dezake albistea beste talaia honetatik ere: euskal argitaletxe batek baino gehiagok eskaini izan dio Arzalluzi elkarrizketa-liburu bat egitea euskaraz. Desenkusari desenkusa, Arzalluzi geroko geroak irentsi dio beti gogoa.
Detailetxo bat da. Ikusitakoak ikusita, azkoitiarrak garrantzi handirik ematen ez dion huskeriatxo horietako bat. Zalaparta zein hizkuntzetan lortzen den ezer gutxi dakiten koitaduen lehia