Epitafioak

Beste zaletasun batzuen artean, epitafioak biltzea dut gustuko. Jende xehearenak, idazle eta artistenak, pertsonaia historikoenak

6 thoughts on “Epitafioak

  1. Epitafiorako esaldi bat hautatzea, beste guztiak baztertzea da. Nik ez nuke epitafiorik jarriko. Hilobia ikusten duen bakoitzak aukera dezala gustukoen duena.

  2. Stevenson: ‘Pentsatuta zuen tokian datza; marinela itsasotik itzuli da eta ehiztaria menditik”.
    Shelley: ‘Cor cordium’ deitzen zaio Erroman duen hilobian. Bertan, Shakespeareren Ekaitza-ko bertsoak ageri dira: ‘Ez da bere ezer aldatu, baina zerbait jori eta bitxia bihurtzerainoko aldaketa itsastiar bat gertatu zaio.

  3. Epitafioen txoko hau gizentzen ari da. Joxemari Iturraldek azaroak 19ko Garako Mugalarin:
    ‘Lehengo batean irakurri nion Anjel Lertxundiri, Berrian idazten duen bere ‘Hitz beste’ sailean, epitafioak biltzeko zalteasuna daukala. Eta gutxi batzuk ekartzen zituen orrira, denek jende ospetsuarekin zerikusia zutenak. Neuk ere aspalditik bildu izan ditut, eta, egia esateko, batutan oso umore handikoak aurki daitezke han eta hemengo kanposantuetan. Batzuk baude ironikoak eta baita harrigarri samarrak ere. Hemen berezi beharko genituzke euskaraz daudenak eta beste hizkuntzetakoak. Euskaraz oso gutxi daude, izatekotan, burla eginez umorearekin jokatzen dutenak. Nonbait, gu oso serioak gara (edo izan gara), are gehiago heirotza kontuekin. Hona hemen bat gazteleraz: ‘Leokadio: Aqu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude