Errealistak

Egutegiari azken orria kentzeko eguna. Aurreikuspenak egiteko aukera. Bertan, pesimistak kolore beltzez idatziko ditu ahitzear dagoen urteari, jaiotzear dagoenari buruzko hausnarketak. Optimistak, kolore berdez. Eta errealistak, berriz, txuri-urdinez, Foru Aldundiaren mahai ondo hornitutik erori zaizkion sos apur

Esaten dute

Antifrankismoa, protesta-abestiak, 68ko maiatzaren bezpera, beat belaunaldia eta hippyak, Joan Baez eta Bob Dylan, euskararen eta euskalgintzaren susperraldia, Bonjour tristesse, mugimendu feministak, Vietnam-eko gerra, Kontzilioaren ondorengo kristautasunaren aggiornatu nahia, langile mugimendua, absurduaren antzerkia, pazifismoa, sexu askapena, Sartre eta Beauvoir, Greziako koronelak, konpromisoa eta orain gogoratzen ez ditudan beste kontu asko. Sartu horiek guztiak koktel-ontzi batean, eragin bizi-bizi eta imajinatu zer nolako koktelak atera zitezkeen

Buztan-ziriak, hala deitzen zieten gaurko egunez jendearen bizkarretan eskegitzen zituzten paperei. Irri-paperei. Gure bizkar barre egiteko. Eta ez gara, ez, eskarmenturik gabeak buztan-ziriak eramaten, inuzente-egunaren zain egon gabe ere. Juan Mari Lekuona hil zenean, El Pa

Estalpeak

Hasi dira San Sabelak, kontsumismoaren ziklo liturgikoko festa xarmaz txit bete zikin estaliak. Poztu gaitezen ondo asmatu dugulako garai batean erakutsi zizkigutenetatik festa-giroko kontuak soilik kontserbatzen: opariak, hedonismoa, artzain buru txuri bi Zurrut eta Purrut (gu, tradizioaren alde onenen defentsan beti). Haurra izateko estalpe baten bila ibili omen zen bikote hari, berriz, eszenografiaren farfaila soilik hartu diogu; aingeruei, kantutegi ezti bustia; munduaren bazterketa sinbolizatzen duen istorioari, estalpe baten dekorazioa.

Eta gure begiek, San Sabeletako erakusleiho ederrean ilinti bi, ez diete gure begiradaren estalpe soil bera ere eskainiko gure ondotik pasatuko diren hainbat eta hainbat bikote eta banakoei. Etorkin planta dute, langile itxura dute, baztertu piura dute. San Sabeletako liturgia poztu puztuak estaltzen duen bazterketa dute estalpe.

Loteria nazionala

Printzipioduna baita, loteria nazionalaren kontra dago, loteriarik onena lana dela sinesten duelako bezainbat espainiarra delako. Eta orain hilabete Loiuko aireportuan eskaini ziotena erosi bazuen, emakume saltzaileari laguntzeagatik izan zen, eta lantegian-eta oparitu dizkioten loteria-txartelei tati! egin ez badie, kortesia hutsagatik izan da, eta ez loteria nazionala gustatzen zaiolako. Eta deskuidu batean Loiun erosi zuenak edo lantegian-eta oparitu diotenen batek txin-txin joko balu bere atean, amari agindua dio bera joateko bankura billetea gordetzera, ez baitu inoren eredu txarra izan nahi.

Printzipioduna baita, loteria nazionalaren kontra dago loteria izateagatik bezainbat nazionala delako, eta enteratuko bagina aurtengo zorteak bisita egin diola, zin dagit soseuro batzuk ematekotan dela euskal loteria nazionala sortzeko.

Santu Larri, San Sabelak

Kalekumeak baserritarrez-edo jantzita. Egutegiak aitzakia asko eskaintzen baitigu ez garenaz mozorrotzeko, ez dugu etsiko urte osoa feria eta inauteri bihurtu arte.

Baina gaurko egunari Santu Larri deitzen omen zioten ez hain garai joanetan: baserritar maizterrek, hirira jaitsirik, egun honetan ordaintzen zituzten urteko errentak. Nabarmenak dira larritasun horren oihartzunak Juana Bixentaren bertsoetan: Amak esan dit etxeko errenta pagatzeko dirurik ez zuen ta, ia egingo dion mesede hilabetian gehienaz ere itxoitia

Fikzionatzen?

Bertsozaleek hain estimutan duten fikzionatzea praktikan jarriz, Madrileko erredakzio batean kokatu nuen ene burua, eta zuzendariaren atean tok-tok jo eta gero, proposamen xume bat egin nion: orri kulturaletako zentimetro apal batzuk eskatu nizkion azken bolara luzean Estatuan gertatu den masa-fenomeno kultural inportanteenarentzat. Koitaduei eskaini ohi zaien errukizko irri