Solastuna

Irakurtzen ari nintzela, ezagun bat eseri zait ondoan. Zer moduz?, eta abar. Apenas erantzuten diot, ez diot arreta-zirkinik egiten, baina ele-ele segitzen du bere kontuak niri interesatzen zaizkidalakoan. Deus esango banio, bera litzateke iraindua, badut halakoen eskarmenturik. Juan Mars

Aurrerako alaba

Bernardo Atxagak Aurrerako alaba deitu zion lehengo batez Aizpea Goenagari, eta espresio laburraren txinpartak iraganaren suz pizten du oraina: Donostiako antifrankismo euskaltzaleak asko zor die Aurrera jatetxeko familiari, bertan egiten ziren bilerei.
Aurrerako alabak Atxagaren Zeru horiek istorioa zine bihurtu du, nire ustez, modu orekatu batez, baina hau ez baita zine-kritikaren txokoa, filmaren eta errealitatearen arteko uztarketa bitxi bat azpimarratu nahi nuke. Eszena batean pertsonaia batzuk estatistikez-eta ari direlarik, batek dio Miarritzen ez duela elurrik egin 1921 urtetik hona. Gu hori entzuten ari ginen une berean, ordea, Miarritzen mara-mara ari zuen elurrak, euskara ere ordu t

Bitartean

Azkoitiko udaletxean, herenegun: ausardiazko orroekin mozorrotutako koldarkeria; elkarbizitza pozoitzen duten zirkin zakar eta hitz gaizkileak; gorrotoaren eszenifikazio gaiztoa. Konponbide demokratikoaren aldeko borrokak ezin ditu elkarbizitza elementaleneko printzipioak suntsitu

Bitartekariak

Piarres Larzabalen Oroitzapenak irakurtzen ari naizelarik, apaizei buruzko bi perla. Lehendabizikoa: ez baitzen polita apaizak maleta eta poltsekin ikustea, bikarioak agintzen dio Larzabal apaiztu berriari utz ditzala maletak geltoki aurreko denda batean,

Ederminez

Nire parez pare zeuden bi gizonezkoen jardun hutsalak ez zidan kontzentratzen uzten. Begiak jaso nituen Gombrowicz-en edertasunari eta gaztetasunari buruzko Egunkariak liburutik eta leihotik begiratu nuen. Zerua, urdin. Airea, garbi-garbi. Behe-laino mehe leun baten izarak estaltzen zuen Oria ibaiaren gaina. Ederra baitzen arbola biluzien artetik ikusten zen ibai-bihurguneetako paisaia, bertan entretenitu nuen begirada, bertan edermina, harik eta nire aurreko bi gizonen marmar protestazkoak mindu zidan arte begien gozoa. Gure ondoko aulkian zegoen bikote gaztea zuten hizpide. Gazteak, bata bestearen gainean eseri berri, musuka ari ziren elkarri. Astiro hasieran, gero eta sutsuago ondoren. Nire aurreko gizonen marmarrari baldarkeria pare batek segitu zion. Nik leihotik begiratu nuen berriro. Ibaiko behe-lainoaren izara artean, bikotearen gain-irudia ikusi nuen musuka.

Tokian tokian, mundua

Hainbat giza esparruren globalizazioaz jarduten dugu, baina globalizatuta, benetan globalizatuta, dirua dago bere zirkunstantzi guztiekin. Ez naiz ezer berririk asmatzen ari: milaka haurrek Indiako nasetan jositako baloiak darabiltza ostikoka gure kiroltasun handiko axolagabekeriak.

Atzo irakurtzen nion berripaper honi Ford auto-enpresak 30.000 langile kaleratuko dituela eta 14 lantegi itxi Estatu Batuetan. Ford-en krisia hain latza da? Estatu Batuetan, antza, bai. Ford, ordea, erruzko irabazian ari da mundu osoan.

Irabaziak globalak ditu. Neurriak, ordea, tokian-tokian aplikatzen ditu, bai baitaki tokian tokiko neurri horiei emango zaien erantzuna ere tokian tokikoa izango dela. Globalizatu gabea.

Nola globalizatu langile erresistentzia kapital globalizatuaren aurrean? Galderak nekez izango du erantzunik, ez badugu galdera bera formulatu ere egiten.

Karta parteak

Igandean ari naiz lerrook idazten. Nire adiskide batek espresio bitxi bat baliatu du Kataluniako estatutuari buruzko CIUren eta Madrileko gobernuaren arteko akordioaren berri emateko:

Urrundurik

Poetei marfilezko dorrean bizitzea egozten zaie, latza baita hitzezko gaztelu ederra utzi eta eguneroko neke txiki ugarien ispilu bakar handian begiratzea. Horregatik ateratzen zaio Lizardiri hainbeste oi! eta hainbeste ai! trenak beeko bear goriaren ispilu aurrera daramanean.

Poetei marfilezko dorrean bizitzea bezala, politikariei burbuila batean (buru-buila betean?) dantza egitea leporatzen zaie. Errealitatea gestionatu behar eta errealitatetik urrun bizi beharra omen dute ez dakit zigor eramangarri ala atsegin astun. Nolanahi ere den, nireak baino hitz zuzenagoekin adierazi du kontua Omer Okek, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendari ohiak:

Arazo pisuak

Kezkak. Egoera pisua. Egunari egun, ahaztuak uste genituen garaien oihartzun sablezkoak. Pesimismo halako bat, hainbat ilusioen etorkizuna ikusita.

Eta bat-batean, txiste baten antza izan arren, metafora bat dirudien albiste bat, abisutzat har dezakeguna, aurreikuspen bat ematen duena, sinbolo baten itxura oso-osoarekin datorkiguna: Madrileko Reina Sofia arte-zentroak Richard Serra eskultorearen pieza bat galdu du. Artelan askorekin gertatu direla horrelakoak? Bai, baina ez hogeita hemezortzi tonako pieza tzar alimaleko batekin. Eskultura galdu dute, desagertu egin da, aireak eraman du. Txillidak ez zuen ba grabitateari lehia irabaztea amesten? Bere adiskide Serraren eskultura batek lortu du miraria.

Desagerpena nola gertatu den aztertzen badute, akaso metodo bera aplikatuko dute Kataluniako estatutua edo gure bake falta bezalako arazo pisuak gainetik kentzeko