Arazo pisuak

Kezkak. Egoera pisua. Egunari egun, ahaztuak uste genituen garaien oihartzun sablezkoak. Pesimismo halako bat, hainbat ilusioen etorkizuna ikusita.

Eta bat-batean, txiste baten antza izan arren, metafora bat dirudien albiste bat, abisutzat har dezakeguna, aurreikuspen bat ematen duena, sinbolo baten itxura oso-osoarekin datorkiguna: Madrileko Reina Sofia arte-zentroak Richard Serra eskultorearen pieza bat galdu du. Artelan askorekin gertatu direla horrelakoak? Bai, baina ez hogeita hemezortzi tonako pieza tzar alimaleko batekin. Eskultura galdu dute, desagertu egin da, aireak eraman du. Txillidak ez zuen ba grabitateari lehia irabaztea amesten? Bere adiskide Serraren eskultura batek lortu du miraria.

Desagerpena nola gertatu den aztertzen badute, akaso metodo bera aplikatuko dute Kataluniako estatutua edo gure bake falta bezalako arazo pisuak gainetik kentzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude