Karta parteak

Igandean ari naiz lerrook idazten. Nire adiskide batek espresio bitxi bat baliatu du Kataluniako estatutuari buruzko CIUren eta Madrileko gobernuaren arteko akordioaren berri emateko:

3 thoughts on “Karta parteak

  1. Irakurle fin batek egin didan iradokizunaren berri eman behar dizuet (gurasoak goiherritarrak ditu, baina gerra ondoren Andoainera joan ziren bizitzera): bere etxean karta-partida egin esaten omen dute eta ez, gurean ohi dugun bezala, karta parteak’. Antzekoak dira biak, oinarrian esanahi bertsua atera liteke bietatik, baina garbi daukat irakurle finarena dela espresio zehatza.
    Orotarikoak, gainera, arrazoi ematen dio nire irakurleari. Batetik, Duvoisini hartutako Partidatu’ aditza dakar, enemistarse adieran. Karta-partida ere badakar, baina esnahirik eman gabe. Nik nire artikuluan diodanez, ez omen nuen espresioa aurkitu kontsultatu nituen hiztegietan. Gaizki kontsultatu nituelako. Orotarikoak kontsultatu nuen, jakina, baina gaizki: karta begiratu nuen lehendabizi eta parte, baina ez partida.
    Dena den, eta kasura itzuliz, karta partidak’aurrera segitzen Kataluniako estatutuaren negoziazioan.

  2. Oso zeharkako iruzkina izan daiteke hau, baina ez al zaizu iruditzen Orotarikoa Interneten edo euskarri digital batean eskura bagenu, zure bilaketan “arrakasta” izango zenukeela?

  3. Hala da, baina tamalez urtebete baino gehiago beharko omen dute Orotarikoaren karta-partida egiteko. Luze

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude